3. Sinfonia (Beethoven)

Hirugarren Sinfonia (Beethoven)» orritik birbideratua)

Hirugarren Sinfonia, Beethovenek idatzitako hirugarren sinfonia izan zen (Eroica izenarekin ere ezagutzen da, italierazko "heroiko" hitzetik). Lehenengo biak, oraindik, sinfonia klasikoaren oinordeko ziren, baina hirugarren honetan, konposatzaile alemaniarrak klasizismo hori alde batera utzi zuen, eta Erromantizismo garaiko sinfoniaren lehenengo aurrekari bihurtu zuen bere hirugarrena zen hau. 1802. urtean hasi zen sinfonia hau idazten, eta 1804. urte aldera amaitu zuen. Hasiera batean, Napoleon Bonaparte frantziar generalari eskeinia zihoan, baina, honek bere burua Frantziako enperadoretzat koroatu zuenean, Beethovenek, haserre bizian, eskaintza hori ezabatu egin zuen, Eroica izena jartzeko. Azkenean, Joseph Franz von Lobkowitzi eskainia izan zen sinfonia hau.

3. Sinfonia (Beethoven)
Kevin MacLeod (en) Itzuli musika-lana
Egilea(k)Kevin MacLeod (en) Itzuli
Sorrera-urtea1803
Argitaratze-data1806
Izenburua3. Sinfonie
Ezaugarriak
TonoaMi bemol maior
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte dalist of compositions by Ludwig van Beethoven by opus number (en) Itzuli
list of symphonies by Ludwig van Beethoven (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLudwig van Beethoven

IMSLP: Symphony_No.3,_Op.55_(Beethoven,_Ludwig_van) Allmusic: mc0002396628 Edit the value on Wikidata
Eroica sinfoniaren hasierako orria

Mugimenduak aldatu

  1. Allegro con brio
  2. Marcia funebre (Adagio assai)
  3. Scherzo (Allegro)
  4. Finale (Allegro molto-Poco andante-Presto)
 

Estreinaldia' aldatu

Vienako Theater an der Wien antzokian estreinatu zen, lehenengo aldiz, Beethovenen hirugarren sinfonia hau, 1805. urteko apirilaren 7an, konposatzailea bera, orkestraren zuzendari bezala zegoelarik.


Aurrekoa
Bigarren Sinfonia
Ludwig van Beethovenen sinfoniak
1802
Ondorengoa
Laugarren Sinfonia

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu