Hiru Erresumen erromantzea

Hiru Erresumen erromantzea (txinera tradizionalez: 三國演義; txinera sinplifikatuz: 三国演义; pinyinez: Sānguó Yǎnyì) txinerazko literaturako lau eleberri klasiko garrantzitsuenetako bat da. Luo Guanzhongek XIV. mendean idatzi zuen. Han dinastiaren amaierako eta Hiru Erresumen aroko urte nahaspilatsuetako gertaerei buruzko eleberri historiko txinatarra da, 169. urtean hasi eta 280. urtean Txina osoa batu zenean amaitzen dena.[1] Neurri batean Chen Shouren Hiru Erresumen Erregistroak liburuan oinarrituta dago. Guztira 800.000 hitz ditu, hau da, ia milioi bat karaktere,[2] eta 120 kapitulu.

Hiru Erresumen erromantzea
Datuak
IdazleaLuo Guanzhong (en) Itzuli eta Jiang Daqi (en) Itzuli
Argitaratze-dataXIV. mendea
Generoaeleberri historikoa eta war novel (en) Itzuli
Jatorrizko izenburua三國演義
HerrialdeaYuan eta Ming dinastia

Hiru Erresumen lorpen handienetako bat haien istorioen eta pertsonaien muturreko konplexutasuna da. Eleberriak hainbat pasarte ditu, nobela osotzat har daitezkeenak. Horren adibide nabariena Labar Gorrien guduarena da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Wu, Jonathan. Romance of the Three Kingdoms Novel and History Introduction. .
  2. Roberts,, Moss. (1991). Afterword. in: Luo, Three Kingdoms. Berkeley: University of California Press, 940 or..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.