Hiri mamu

biztanle guztiak galdu dituen baina bertan biziko balira bezala egoera onean dirauen hiria

Hiri mamua behinola populaturik egon eta abandonaturik geratu den herri hustu bat da. BI kontzeptuok neurri batean bat datozen arren, "hiri mamua" batez ere osorik eta egoera onean geratu den eraikin multzoa izendatzeko erabiltzen da.[1]

Bodie, Kalifornia hego-ekialdeko herri mamua.

Prozesu ekonomikoak aldatu

Abandonuaren arrazoi arruntena herriak biziarazi zuen jarduera ekonomikoa agortzea izaten da.

Hondamendiak aldatu

 
Craco herri mamua, Italia.

Neurri batean, zenbait arrazoi naturalek ere (desertifikazioa, uholdeak, lurrikarak, sumendi-erupzioak...) herriaren abandonura eraman dezakete. Craco, Italiako Basilicata eskualdeko Erdi Aroko herria, lur-jausi baten ostean abandonatu zuten. Gaur egun, gunea film askoren eszenatoki gisa ezagutzen da.

Gerra ere faktore garrantzitsua da hiri mamuen sorreran: suntsipenak edo biztanleria aktiboa hiltzeak abandonua ekar dezakete.

Baita industria-istripuak ere: Prypiat, 50 000 biztanle zituen ukrainar hiria, Txernobilgo zentral nuklearraren leherketaren ondorioz abandonatua geratu zen ebakuazioaren ondorioz.

Besteak aldatu

Beste arrazoi batzuek ere egon daitezke: edateko ura bezalako baliabide naturalak desagertzea; komunikazio-bide aldaketak (trenbide-lineak ixtea, errepideen desbideraketak...).

Norvegiako Svalbard berriz, meatzaritza ustiapena gelditzearekin batera abandonatu zen.

Herri berriak aldatu

Saldu aurretik eraikitako hainbat urbanizazio, edota krisi ekonomikoa jasan duten herrialdeetan eraikitako hainbat herri berri herri mamutzat hartzen dira, hala nola Kilamba (Angola), Ensanche de Vallecas ( Espainia ) [2] edo Burj Al Babas ( Turkia ) [3] .

Hiri mamuak munduan aldatu

Estatu Batuek herri mamu asko dituzte: urre sukarraren garaikoez gain, Lautada Handiko herri asko 1920az geroztik abandonatu egin dira; Kansasko Daniel Fitzgerald historialariak 6000 mila inguru zenbatuak ditu, batez ere Colorado, Arizona, Nevada, Montana eta Kalifornia estatuetan. Texas estatuan, Henri Castro lapurtarraren kolonoek sortutako Vandenburg eta New Fountain herriak ere aipa daitezke.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Baker, T. Lindsay. (2003). More Ghost Towns of Texas. University of Oklahoma Press ISBN 978-0-8061-3518-2. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  2. Vincent Joly, « Dans le cœur vide des villes fantômes », Le Figaro Magazine, 13 décembre 2013, p. 56-61.
  3. Redaction, « PHOTOS. En Turquie, une cité remplie de châteaux laissée à l’abandon », Metro, 10 janvier 2019.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu