Hiram I.a (hebreeraz: חִירָם‎, "handi jaiotakoa"), Tiro feniziar hiriko erregea izan zen K.a. 969 eta K.a. 939 bitartean. Bere aita Abibaalen oinordekoa izan zen hiri honetako tronuan, eta, bere erregealdian, bere hiria, hazi egin zen, gertuko Sidon hiriaren mendeko herri bat izateari utzi eta hiri feniziar nagusienetako bat bihurtuz. Hiramen gobernupean, matxinada bat menperatu zen lehen tirotar kolonian, Afrika iparraldeko Utika hirian, ondoren Kartago sortuko zen tokitik gertu.

Hiram I.a Tirokoa
king of Tyre (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaTiro, K.a. 1000
HeriotzaK.a. 935 (64/65 urte)
Familia
AitaAbibaal
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Bibliaren arabera, (Erregeen Lehen Liburua, 5. atala), Hiramek mezulariak bidali zizkion Salomoni, bere begirunea eskaintzeko, hau, Daviden oinordeko bezala koroatua izan ondoren, eta tokiko gobernaririk boteretsuena bihurtu ondoren, Egiptok eta Asiriak utzitako hutsunea betetzean. Salomonekin izan zuen aliantzaren bidez, Hiram, egiptoar, arabiar eta mesopotamiar merkatuetan sartu ahal izan zen. Bi erregeek, ahaleginak bateratu zituzten urrutiko Saba eta Ofir (Yemen eta Somalia ziur asko) herrialdeak lotuko zituen merkataritza ibilbide berri bat sortzeko, Eyson-Gueber portuaren bidez, gaur egun Eilat hiri israeldarra dagoen tokian.

Yahvehri sagaratzeko asmoa zuen Jerusalemeko Tenplua eraikitzeko, Salomonek zur finak behar zituen, eta, horregatik, Hiramekin aritu zen merkataritzan, hogei mila gari karga eta hogei mila olio neurri, Libanoko zedro zur preziatuagatik trukatuz. Salomon eta Hiramen langileek, elkarrekin lan egin zuten, zura atera eta harrobietan harria moztuz, eraikina amaitzeko.

Hiramek, Tiroko portuak zabaldu zituen, hiria zegoen bi uharteak elkartu zituen aldi berean, eta errege jauregi bat eta Melkart jainkoaren omenezko tenplu bat eraikiz. Tiroko errege bezala, bere ondorengoa, Baal-Eser I.a izan zen (K.a. 935-K.a. 919).

Hiram, nahiko sarri, Masoiekin, Rosenkreutzekin eta Anaitasun Zuri Handiarekin lotzen duten testu apokrifoetan aipatzen da.