Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Hiperion (argipena)»


Greziar mitologian, Hiperion (antzinako grezieraz: Ὑπερίων, Hyperíôn, «gainean dagoena») titanetako bat da, Uranoren (zerua) eta Gaiaren (lurra) semea. [1]

Hiperion (mitologia)
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaUrano
AmaGaia
Ezkontidea(k)Tea, Aethra (en) Itzuli, Basileia (en) Itzuli eta Euryphaessa (en) Itzuli
Seme-alabakHelios, Eos, Selene eta Aurora
Anai-arrebakRea, Japeto, Kronos, Temis, Tea, Ozeano eta Tetis

Homeroren Iliadan, eguzki jainkoari Helios Hyperion zeritzon («eguzkia gorenean»), baina Odisean eta Hesiodoren Teogonian, eguzkiari Hyperonides deritzo («Hiperionen semea»). Eta Hesiodok, beste obra batzuetan, Heliosetik aparteko izakitzat zuen Hiperion. Literatura grekoan, Hiperion eta Helios beti bereiz agertzen dira.

Hiperion, askotan, behaketaren jainkotzat hartzen zen; haren arreba Tea, berriz, ikusmenaren jainkosatzat.

Hesiodoren arabera, Hiperion bere arreba Tearekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Helios (eguzkia), Selene (ilargia) y Eos (egunsentia).

Hiperionek ez zuen garrantzirik izan kultu grekoan, eta mitologian ere gutxi agertzen da, hamabi titanetako bat dela agertzeaz gainera.

Beste bersio baten arabera, Distiratsuarekin ezkondu eta Eguzki, Ilargi eta Egunsenti egin zituzten. Seme alaba asko izan zituen Reiarekin: jainko Olinpikoak. Horrela deitzen dira, Olinpo-ko mendian bizi direlako. Haien izenak hauek dira: Hestia (Etxebarruko jainkosa), Demetri (amandreen jainkosa), Hera (ezkontideen jainkosa), Infernu (hildakoei bake eta leku lasaia ematen dien jainkoa), Poseidon, eta Zeus.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «▷【 Hiperión 】▷ Titán hijo de Urano y Gea. Dios del Sol y la Luz.» Mitología griega 2018-10-01 (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  2. «Kontu kontari Grezian barrena - Mikel Azurmendi» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).

Kanpo estekak aldatu