Hipaso Metapontokoa (grezieraz Ἡιπαςυς ὁ Μεταπόντιον) Eskola pitagorikoaren kide izan zen filosofoa izan zen.

Bizitza aldatu

K. a. 500 inguruan jaio zen Metaponton, Magna Graeciako hiri grekoan, gaur egungo Italian. Zenbaki irrazionalen izatea frogatu zuela diote, pitagorikoek mundu oso zenbaki arrazionalen bidez azal zitekeela uste zuten garaiean. Hipasok pitagorikoen sekretuaren araua hautsi zuen zenbaki hauek existitzen zirela munduan zabaltzerakoan, hau dela eta, pitagorikoek hilobi bat eraiki zuten, haientzat hilik zegoela adierazteko.

Bere heriotzari buruz teoria ugari daude:

  • Itsasoan hondoratu omen zen batzuen ustez.
  • Beste batzuen ustez bere buruaz beste egin zuen bere arima aske utzi nahian, beste gorputz batean garbi zedin.
  • Azkenik, batzuen ustez pitagorikoek fanatiko batzuek hil zuten, Pitagoras berak herio-zigorrera kondenatu baitzuen.

Filosofia eta ekarpenak aldatu

Pitagorikoen barruan bi talde zeuden: matematikariak, Pitagorasen dotrina ezagutzen zutenak eta Pitagoras berak zuzentzen zituena, eta akusmatikoak, dotrinaren oinarriak besterik ezagutzen zutenak eta Metapontoko Hipasok zuzenduak. Efesoko Heraklitoren irakasle izan zela uste da, honek bezalaxe archea (gauza ororen printzipioa) sua (aldaketaren metafora) zela pentsatzen zuelarik, pitagorikoek ez bezala. Hauen ustez zenbakiak ziren gauza ororen printzipioa.

Matematikan erro 2 ( ) zenbakiaren irrazionaltasuna aurkitu zuen eta akustika eta erresonantziari buruz lanak egin zituen, horietarik brontzezko diskoekin eginiko saiakera batzuen testigantza iritsi zaigularik. Saiakera hauetan diskoen diametroa eta lodiera aldatuz harmoniak lortzen saiatu zen.

Erreferentziak aldatu