Hinlopen itsasartea (norvegieraz: Hinlopenstretet), Svalbard norvegiar uhartean kokatuta dagoen itsasarte bat da, Spitsbergen eta Nordaustlandet uharteak banatzen dituena.

Hinlopen itsasartea
Datu orokorrak
Motaitsasarte
Luzera165 km
Geografia
Map
Koordenatuak79°37′N 18°47′E / 79.62°N 18.78°E / 79.62; 18.78
Estatu burujabe Norvegia
Uhartedi Svalbard

Hinlopen itsasarteak, 157 kilometroko luzera du, eta Ozeano Artikoarekin bat egiten du iparraldean eta Barentseko itsasoarekin hegoaldean. Itsasartearen iparraldeko ahoak, soilik 16 kilometroko zabalera du, eta hegoalderantz zabaltzen doa, 90 kilometrora iritsi arte, Mohn lurmuturra (Nordaustlandeten hegoaldeko muturra Payer lurmuturraren (Spitsbergen) artean, azken honetan amaitzen delarik.

Hinlopen itsasarteko uretan, Wilhelmøya eta Wahlbergøya uharteak daude.

Itsasarteak, bere izena, Thijmen Jacobsz Hinlopen herbeheretarragatik jasotzen du.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Norvegiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.