Hilobi Santuaren eliza (Lizarra)

Donejakue bideko eraikina Lizarran

Hilobi Santua Nafarroako Lizarran dagoen eliza da, antzinako Erromesen kalean hain zuzen ere. Bertan jada 1123. urtean izen bereko kofradia bat zegoen. Lanak erromanikoan hasi eta XVI. mendean bukatu zituzten. 1881ean sakratutasuna kendu zioten. 1931n monumentu izendatu zuten.

Hilobi Santua
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Frantses bidea Nafarroan Frantses bidea Nafarroan
Elizaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLizarra
Koordenatuak42°40′11″N 2°01′31″W / 42.66972°N 2.02528°W / 42.66972; -2.02528
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaHilobi Santua
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-477
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000760
477
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

Donejaku Bideak
Hilobi Santuaren eliza
1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 

Arkiboltak

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv vi
Erreferentzia 669-447
Kokalekua   Nafarroa
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1993 (XVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Eliza Erromesen antzinako kalean dago kokatuta. Hiriko parrokia zaharrenetarikoa da. 1123an Hilobi Santuaren Kofradiaren egoitza zen eta horrela agertzen da dokumentu batean. Eraikuntza prozesua oso luzea izan zen, erromanikoan hasita XVI. mende arte, eta horrek eraikuntzan bere aztarnak utzi ditu.

Jatorrizko eraikinaren elementua da Ebanjelioaren habeartea bere zirkulu erdiko absidearekin. XIV. mendean kapera nagusiaren buruak eraiki ziren eta Epistola aldekoa, biak ala biak poligonalak. Kapera nagusiaren hormak gordetzen dira; hegoaldekoarena, aldiz, zimenduak besterik ez dira gelditzen.

Bertze ezaugarriak aldatu

Eliza barrura sartzeko XIV. mendeko atari gotiko garrantzitsua gurutzatu behar da. Hamabi arkiboltak ditu zutabetxoen gainean kokatuta; zutabetxoen kapitelak elementu begetalekin eta zoomorfoekin daude apainduta. Atariaren tinpano hiru mailetan antolatuta dago. Behekoan "Azken afaria" dugu, goikoan "Gurutziltzatzea" eta, erdikoan, hiru eszena ditugu, ezkerretik hasita "Hiru Mariak hilobi ondoan", "Errugabeen erreskatea" eta, eskuinean, "Noli me tangere".[1]

Ataria burutzeko sei horma-hobien multzoak daude, apostoluen irudiekin eta, atearen aurrean, Done Jakueren irudiak erromesez jantzita eta san Martin Tourskoa apezpiku bezala jantzita eta bedeinkatzeko jarrera erakutsiz.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hilobi Santuaren eliza (Lizarra)