Hilezkortasuna betiko existitzearen kontzeptua da edo, behintzat, zehaztu gabeko denbora tarte batez. Historian zehar, gizakiek betiko bizitzeko desira izan dute. Izaki batek nola lor dezakeen betirako bizitzea edo zehaztu gabeko denbora tarte batez, edo hau posible den, espekulazio, fantasia eta elezaharren kontua da. Hilezkortasuna, gizakiak duen beldurrik handienarentzako konponbide bezala kontsideratua dago. Hilezkor izanez gero, heriotza galarazia izango litzateke, baina badago jendea, hilezkortasuna, heriotzaren ondorengo pausua dela uste duena. Eta halaxe gertatzen da eliza katolikoan, juduen artean, islamiarren artean...

"Betiereko bizitzaren iturria". Cleveland (Ohio, AEB).

Honen adibide oso argi bat, Mesopotamiako mitologian agertzen da, Gilgameshen mito ospetsuan. Hau, erraldoi bat zen, gizaz harandiko indarra zuena. Eta, ahalegin mordoa egin arren, gizakientzat hilezkortasuna erabat ezinezkoa zela ohartu zen.

Betiereko bizitza aldatu

 
Ankh sinbolo egiptoarra.

Heriotzaren osteko bizitza edo beste mundua da erlijio gehienen sinesmen nagusietakoa, hala hinduismoan, budismoan, kristautasunean, Islamean nola judaismoan. Arimaren existentzia eta horrekin batera paradisuarena edo nirvanarena izango ziren sinesteko faktore oinarrizkoak. Haragitzea edo berraragiztatzea izango zen beste zutabe bat, hau da, hil ondoren beste izaki batean gorpuztea berriro bizitzeko.

Bestela, ikur ugari garatu du gizakiak historian zehar hilezkortasuna irudikatuz. Ankh esate baterako da Antzinako Egipton zegoen bizitzaren ikurra, hilezkortasunaren esanahia zeukana jainko eta faraoien eskuetan. Halaber, Moebius bandak eta Fenix hegaztiak gauza bera irudikatzen dute, eta txinatar kultura tradizionalean mertxikondo koloreak ere hauxe esan nahi du.

Zientzian aldatu

Animalia batzuk hilezkorrak dira, ez daudelako programatuta hiltzeko.

Zelulen zahartzea eta heriotzari buruz eginiko ikerketetan, zeluletan telomeroen luzerak, kromosoma guztiek dituzten muturrak, zelulen zahartzea eta heriotzan parte hartzen duen faktoreetako bat dela ikusi ahal izan da. Zahartzean eragina duen beste faktore bat, eta, beraz, hilezkortasuna eragotziko lukeena erradikal askeak dira, naturan agertzen diren agente oxidatzaileak, zelulen hondarazpenaren jatorria izaki.

"Turritopsis nutricula", bestela, hidrozoo mota bat da, eta ikerketen arabera izaki bakarra da heriotza saihestu daitekeena bere burua etengabean errepikaraziz.

Fikzioan aldatu

Sarritan erabilitako gaia da hilezkortasuna literaturan eta zineman. Adibide batzuk ematearren, Star Trek seriean, Silmarillion liburuan (Tolkien), Superman edo Drakularen istorioetan edo Harry Potteren liburuetan. Egia esan, ugari dira pertsonaia hilezkorrak fikziozko lanetan, bereziki komikien munduan eta XX. mendean zehar sortutakoak eta hortik aurrera.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu