Hilen Liburu Tibetarra

Hilen Liburu Tibetarra edo Bardo thodol (tibeteraz: བར་དོ་ཐོས་གྲོལbar do thos grol; euskaraz: erdiko garaiaren entzumenaren bidezko askapena) hiltzen ari diren pertsonentzako gida-liburu modukoa da, hiltzeko prozesua ulertzen laguntzeko eta bideratzeko. Mendebaldean izenburu ezagunena Hilen Liburu Tibetarra da. Hildakoentzat edo hiltzekotan daudenentzat jarraibideen benetako gida da. Tibeteko budismoaren ikuspuntutik hil ondoren 49 egun daude berriro ere berraragitze gertatu arte. Denbora tarte horretan samsara egoerara berriro ez itzultzeko eta birjaiotzea saihesteko, aldi berean argialdia lortzeko urrats batzuk eman daitezke. Bitarte garai horretan egin daitezkeen gauzak aholkatzen ditu liburu klasiko honek.[1]

Hilen Liburu Tibetarra
Jatorria
Egilea(k)Padmasambhava
Izenburuaབར་དོ་ཐོས་གྲོལ།
Ezaugarriak
Nyingmapa Padmasambhava.
Eskuizkribuaren testu batzuk.

Jatorria aldatu

Tibeteko budismoarentzat liburu hau «lurraren benetako altxorra» da. Testua Padmasambhavari, RNying-ma-paren sortzaileari egotzi zaio, VIII. mendean. Dena dela, testua Karma Lingpak XIV. mendean aurkitu zuen, Gampodar mendian lurperatuta. Desagerpen hori ulertzeko IX. mendean budismoak pairatu zuen jazarkudea gogoratu behar dugu. Monje asko Tibetetik kanporatuak izan ziren eta liburuaren aleak ezkutatu behar izan ziren.

Mendebaldean lehenengo edizioa 1927an ingelesez egin zen, Tibetan Book of the Dead izenburuaz, eta Walter Evans-Wentz izan zen itzultzailea.

Liburuaren egitura aldatu

Liburuak hiru aldi edo bardo nagusi bereizi egiten ditu:[2]

  • Chikhai lehen bardo: hiltzeko egoera igarokorra. Budistentzat hiltzea lo sakon batean erortzea bezalakoa da. Erorketa horrek hiruzpalau egun irauten du. Esnatzerakoan hildakoa galdua dago. Poliki-poliki hil izanaren kontzientzia hartzen du. Bardo honetan argitasuna agertzen zaio: argi garbi batek ibilbidea jarraitzeko gonbitea egiten dio. Arima batzuek, karma okerraren ondorioz ez dute hori nabaritzen, hau da, bizirik zeudenean gaiztoak izan ziren eta, ondorioz, argitasuna ez da agertzen. Azken kasu horretan liburuak beldurrean ez erortzeko eta behe mailako izakiak (intsektuak, landareak...) bezala berraragitzeko moduak azaltzen ditu; hori lortuta arima horrek bere karma hobetzeko aukerak izango ditu.
  • Chonyid bigarren bardo: errealitatearen egoera igarokorra. Arima bere egoera berria ulertzen hasi da. Gorputz fisikoa ez duela ikusterakoan batzuk beste gorputz izateko beharra etsigarria sentitzen dute. Egoera horretan hildakoak sentzazio eta inpresio berriak ezagutzen ditu.
  • Sdpa hirugarren bardo: gelditzen diren egunak Samsara hasiera arte. Arimak hilda dagoeka kontzientea da, gorputz fisikoa ez duela badaki eta, orokorrean, aurreko bizitza ahaztutzen hasi da (ez beti). Hurrengo jaiotzarako prestatzen ari da.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hilen Liburu Tibetarra