Hilarion Eslaba

euskal musikagilea (1807-1878)

Miguel Hilarion Eslaba Elizondo (Burlata, Nafarroa, 1807ko urriaren 21a - Madril, 1878ko uztailaren 23a) musikagilea eta musikologoa izan zen.

Hilarion Eslaba

Chaplain of the King of Spain (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBurlata1807ko urriaren 21a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1878ko uztailaren 23a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Francisco Secanilla
Julián Prieto (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta musikologoa
Enplegatzailea(k)Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Genero artistikoaoratorioa
church music (en) Itzuli
opera
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 05b9a604-4bea-4380-ae7d-2395c08cef94 IMSLP: Category:Eslava,_Hilarión Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Haurtzaroa eta formazioa aldatu

Miguel Hilarion Eslaba Burlatan jaio zen, gaur egun Iruñeko hiriaren metropolian kokatua dagoena eta ia 20.000 biztanle dituena, baina XIX. mendearen hasieran Eguesibarreko herri txiki bat besterik ez zena, 100 biztanle baino gutxiagorekin. Baratz eta laborantza lurrak zituen familia aberats bateko seme bakarra izan zen. Bere jaiotetxea, “Benitorena” izenekoa, gaur egun Burlatako udaletxearen parean zegoen. Etxea 1970. hamarkadaren bukaeran erortzeko zorian zegoen[1] eta hurrengo urteetan gaur egun "Escuela de Música Hilarión Eslava de Burlada-Villava" dagoen eraikina altxatu zen.[2]

Esaten denez, 1816. urte inguruan Mateo Jimenezek “aurkitu” zuen, Iruñeko Katedraleko haur koroaren zuzendariak. Burlatako zubi zaharraren ondoan paseoan zebilela, Arga ibaian haur batzuk bainatzen ikusi eta haiengana hitz egitera hurbildu zen. Jimenezek Eslaba haur bizi eta azkarra zela ikusi zuen, baita ahots nabarmena zuela ere, jota bat abestuz frogatu zuenez.[1] Mateo Jimenezek Hilarionen gurasoak konbentzitu zituen, ez arazorik gabe, haurra Iruñeko katedraleko apaiztegian eta haur koroan sartzen uzteko.

Iruñeko katedralaren koroko haurra izan zen, eta bertan solfeoa ikasi zuen Mateo Jimenezekin. Organoa, biolina eta pianoa ikasi zituen Julian Prietorekin. 17 urterekin katedraleko kaperako biolinista izendatu zuten. Bere formakuntza musikalaz gain, Humanitateak ikasi zituen apaiz izendatuko zuen seminarioan.

1827an Calahorrara lekualdatu zen. Bertan Francisco Secanilla kapera maisuarekin konposizioa ikasi zuen.

Kapera maisua aldatu

1828an, nahiz eta oso gaztea izan, Eslabak El Burgo de Osmako katedraleko kaperako maisu postua irabazi zuen oposizio bitartez.[3][4] Gaztelako herri honetan bizi zen bitartean diakono bihurtu zen.

Laster, 1829an, Sevillako katedraleko kapera maisu plaza ospetsuagoaren oposiziora aurkeztu zen. Oposizioa Francisco Andrevik irabazi zuen, eta Eslaba bigarren postuan geratu zen. Eslavaren hagiografoek diote plaza bidegabeki eman zitzaiola Andreviri kanpoko presioengatik, baina beste autore batzuek hau gezurtatzen dute eta adjudikazioa era egokian egin zela diote. 1830. urtean Eslavak Madrilgo Erret Kaperara aurkeztu zen, baina autore batzuen arabera, bere gaztetasunagatik ez zuten kontratatu. Andrevik, zeinak ez zuen bere Sevillako kargua oraindik hartu, irabazi zuen Madrilgo oposizioa eta Sevillako plazari uko egin zion. Hori dela eta, Sevillako epaimahaiak 1829ko probetan bigarren gelditu zenari ematea erabaki zuen eta azkenean, Eslaba Sevillako katedraleko kaperako maisu izendatu zuten 1832ko otsailaren 20ean.[5][3]

1844ean, beste oposizio baten bidez Madrilgo Erret Kaperako maisu bihurtu zen eta kargu honetan egongo zen hil arte.[6][3][7] 1854. urtean Madrilgo kontserbatorioko konposizio irakasle izendatua izan zen, eta hamaika urte geroago bertako zuzendari bihurtu zen.[5]

Zituen karguetatik bere ikasleen aholkulari gisa ihardutea gustatzen zitzaion. Haien artean Julian Gaiarre tenore nafarra nabarmendu zen, zeinarekin erlazio oso estua mantendu zuen.

Hernando, Inzenga eta Gaztanbiderekin batera Elkarte Artistiko-Musikaleko kontzertuen antolaketarako batzorde exekutiboaren parte izan zen.

Heriotza aldatu

1871an pneumonia jasan zuen, zeinak ondorio bezala arnas gaixotasun kroniko bat utzi zion. Hau izan zen bere heriotza kausa, 1878ko uztailaren 23an bere Madrilgo etxean.

Nahiz eta hasiera batean Madrilen lurperatu zuten, 1899an bere hilotza Nafarroara eraman zuten, lehenengo Iruñera eta 1920ean Burlatara. Bere hilobia gaur egun bere jaioterriko hilerrian dago, Mariano Benlliurek egindako mausoleo batean.

Musikagile lanak aldatu

Musika profanoa aldatu

Bere obra musikal zabalean hiru opera eta hainbat obra sinfoniko aurkitzen dira (Sinfonía fantástica, La cantata, La guerra de África...)

Sevillako kaperako maisua zen garaian, gobernuaren desamortizazio dekretuengatik bere soldata murriztua izan zen. Hori dela eta, bere musikagile aktibitatea zabaldu zuen eta operak konposatzen hasi zen. 1841 eta 1843. urteen artean hiru opera mustu zituen: Il Solitario (1841), Las treguas de Tolemaida (1842) eta Pietro il Crudele (1843).[8] Kontu handia izan zuen operetako argumentuek Elizaren dotrinaren aurka ez zitezen joan. Bere obretan italiar eragina nabaria da eta Espainia mailako benetako musikagile erromantiko bakanetakoa izan zela esaten da.

Lehen opera Cadizen mustu zen eta oso harrera ona izan zuen publiko aldetik. Ondoren Sevilla eta Madrilen ere mustu zen. Bere bigarren obrak, Cadiz, Madril eta beste hirietan mustu zenak, harrera ona izan zuen baita ere. Hala ere, bere hirugarren operak, Sevillan estrenatu zena, ez zuen oso harrera izan. Harrera hotz honengatik, eta Sevillako katedraleko bere lankideek sakroa ez zen musika konposatzeagatik egiten zizkioten kritika mingotsengatik, Eslavak opera konposatzeari utzi zion.

Urte batzuk geroago, Emilio Arrieta, Joaquin Gaztanbide eta Francisco Asenjo Barbierirekin batera “La España Músical” taldea sortu zuen, Espainiako opera defendatzeko.

Musika sakroa aldatu

Bere obraren muina musika sakroko 140 konposizioz osatua dago. Hauen artean zortzi Meza, Te Deum, hainbat motete, hamalau Erosta, hiru Stabat Master eta sei Salve Regina daude, beste askoren artean.[9] Azken hauetako bat urtero jotzen da oraindik Tuteran, uztailaren 26ko aurreko larunbatean, eta Hondarribian irailaren 7an, urtero 1638. urteko setioaren amaiera ospatzeko egiten diren ospakizunetan .

Bere obra ezagunenetako batzuk Sevillako Miserere eta Jerezeko Misererea[10], zeinak urtero aste santuaren aurreko larunbatean jotzen diren eta Baezako Katedralerako egin zuen Misererea[11], zeina Astearte Santuan jotzen den.

Musikologoa aldatu

"Lira Sacro hispana"ren egilea izan zen 1869. urtean. XV. eta XVI. mendeetako Espainiako musika erligiosoa biltzen duen antologia bat da, 7 liburukikoa. Era berean, hainbat lan pedagogiko ere egin zuten. Nagusia 1846. urtean egindako “Metodo de Solfeo” da[12], zeina mende bat baino gehiagoz erabili zen irakasteko material gisa. Horretaz gain, honako obrak ere nabarmendu daitezke: "Tratado tercero de la melodía y discurso musical"[13] (1871), "La Escuela completa de armonía y composición".

Lanak aldatu

Musika piezak aldatu

Erlijiozko musika idatzi zuen nagusiki. Obra nagusiak:

  • Moteteak: orkestra, organo eta 8 ahotsetarako lanak.
  • Las treguas de Tolemaida, El solitario eta Don Pedro el Cruel: operak
  • Lira Sacro Hispana: iraganeko maisuen obren bilduma.
  • Miserere: obrarik famatuena, oraindik ere Sevillako katedralean kantatzen dena. Izan ere, Eslaba Sevillan bizi izan zen luzaroan.

Bestelakoak aldatu

  • Gaceta Musical aldizkaria sortu eta zuzendu zuen.
  • Solfeo metodo bat eman zuen argitara.

Monumentua eta kalea aldatu

 
Hilarion Eslabaren monumentua Iruñeko Takoneran.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) ABC (Madrid) - 06/07/1978, p. 95 - ABC.es Hemeroteca. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  2. (Gaztelaniaz) «ACERCA DE» Escuela de Música Hilarión Eslava 2014-03-27 (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Yumpu.com. «Estudio bio-bibliográfico de Don Hilarión Eslava - Dialnet» yumpu.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  4. (Gaztelaniaz) El órgano - Autores. Don Hilarión Eslava I - 05/02/17 - RTVE.es. 2017-02-05 (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  5. a b (Gaztelaniaz) Otero, Manuel Ovilo y. (1859). Manual de biografía y de bibliografía de los escritores españoles del siglo XIX. Librería de Rosa y Bouret (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  6. (Gaztelaniaz) Fuentes, Primitivo. (1851). Guía del estado eclesiástico de España y de los dominios de S. M. en America y Asia para el año de 1851. Imprenta de los Sres Santa Coloma y Compañía (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  7. (Gaztelaniaz) El órgano - Don Hilarión Eslava (II) - 05/03/17 - RTVE.es. 2017-03-05 (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  8. AA.VV. (1978). MONOGRAFIA DE HILARION ESLAVA. Por el equipo MUSIKASTE-ERESBIL Euskal Eresliarien Bilduma. Archivo de Musicos y Compositores Vascos. Renteria.. Diputacion Foral de Navarra. Institucion Principe de Viana. CSIC. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  9. Bilaketaren emaitzak - Biblioteca Digital Hispánica (BDH). (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  10. virmo78. (2012-03-25). Miserere Jerez Eslava. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  11. Martín Morales Lozano. (2015-05-01). Miserere de Hilarión Eslava I PARTE S I Catedral de Baeza 2015 Orquesta Sinfónica de Baeza y. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  12. Hilarión., Eslava,. (2000). Método completo de solfeo (sin acompañamiento). Ricordi ISBN 9789502200088..
  13. Tratado de composición Parte segunda, De la melodía y discurso musical por Hilarión Eslava, Maestro Director de la Real Capilla de S.M. y Profesor de Composición del Conservatorio de Música y Declamación - Eslava, Hilarión (1807-1878) - Música impresa - 1861. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).

Kanpo estekak aldatu