Hikara, Tuzididesek aipatutako[1] hiri sikanotarra zen, Siziliako mendebaldean. Haren kokalekua ezezaguna da, baina uste da gaurko Carinin zegoela[2], Palermoko probintzian edo Monte d'Oroko gune arkeologikoan.

Hikara
Datuak
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak38°07′51″N 13°11′02″E / 38.130911°N 13.183937°E / 38.130911; 13.183937
Map
Historia
Eraikitzailea(k)Sikanoak
KulturaSikano, greziar

Tuzididesek kontatutako elezaharraren arabera, Kokalok, Briareo ziklopearen eta sikanoen erregearen semeak, agindu zuen gotortutako hiri bat fundatzea, auzokide zen Segesta hiri elimotarrari aurre egiteko. Proiektuaz Dedalo arduratu zen toki bat aukeratuz Segesta eta Panornosen artean. Leku horri Hikara deitu zion, haren semearen omenez. Halere, Timeoren arabera, izena hartu zen hykas edo ikkaron izeneko arrain batetik eskualdean oso hedatuta zegoena.

Antonino Pio enperadorearen ustez, Hikara zegoen Palermo eta Partinicoren artean Via Valerian zehar. Errepide kontsular hau Siziliako iparraldeko kostaren komunikabide nagusia zen.

Atenastarren espedizioan, K.a. 415ean, hiria sarraskituta izan ondoren, biztanleak esklabo bihurtu zituzten. Hauen artean Lais izeneko neska bat, Korinton saldu zutena.[3][4] Dirudienez, korintoarrek asko miresten zuten haren edertasuna. Hiri honetan prostituzio sakratua zegoen Afroditaren tenpluan.[5]

Diodoro Sikulok, berriz, uste du hiri hau sikulotarra zela, eta atenastarrek arpilaketa 100 talentuko izan zela[6].

Literatura aldatu

ZIEGLER, Konrat: Hykkara. In: Der Kleine Pauly (KlP). Band 2, Stuttgart 1967, Sp. 1264.

Web estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. TUZIDIDES: VI, 62.3: καὶ ἐν τῷ παράπλῳ αἱροῦσιν Ὕκκαρα, πόλισμα Σικανικὸν μέν, Ἐγεσταίοις δὲ πολέμιον»; VII. 13
  2. HANSEN, Mogens Herman eta NIELSEN Thomas Heine (2004): Sicilia. An inventory of archaic and classical poleis (ingelesez). New York: Oxford University Press. 177 or. ISBN 0-19-814099-1.
  3. Pausanias. Greziaren azalpena. II.
  4. Ateneo. Deipnosophistai. 13.
  5. (Italieraz) Burkert, Walter. (2003). Giampiera Arrigoni ed. La religione greca di epoca arcaica e classica. (II. argitaraldia) Milan: Jaca book, 304 or. ISBN 88-16-40585-6..
  6. DIODORO SIKULO XIII, 6.

Bibliografia aldatu

FERRERI, Gianclaudio: Monte d’Oro di Montelepre. La necropoli di Manico di Quarara. Nuovi dati. in: Carmine Ampolo (Hrsg.): Sicilia occidentale. Studi, rassegne, ricerche. Scuola Normale Superiore, Pisa 2012, S. 251 (mit weiterführenden Nachweisen in Anm. 2).

Kanpo estekak aldatu