Hijab

emakume musulman batzuek erabiltzen duten beloa ilea, burua eta bularra estaltzeko

Hijaba edo belo islamikoa[1] (arabieraz: حجاب‎hijaab edo ḥijāb; ahoskera: ħiˈdʒæːb ~ [ħiˈɡæːb]) emakume musulmanek daramaten islamiar buruko oihala da. Zapi edo jantzi honekin, gorputzaren zati handiena estaltzen saiatzen dira emakumeak, eta praktikan hainbat eratako arropak dira: hau da, leku eta garai bakoitzean arropa desberdinak jarriko dituzte emakumeek, nahiz eta guztiek hijab izena duten.

Hijab
beloa

Islamiar sistema legal gehienek diote emakumeek bere aurpegiaz eta eskuez gain ezin dutela jendaurrean ezer erakutsi.[2][3] Islamiar adituen ustez hijab hitzak adiera orokorragoa du: apaltasuna, pribatutasuna eta moraltasunaren baliokidetzat dute;[4] haien esanetan, Koranak beloa adierazteko khimār (خمار) eta jilbaab (جلباب) hitzak erabili ditu.[3]

Musulmanen artean, buruzapiaren nahitaezkotasunari buruzko usteak askotarikoak dira: Iranen eta Saudi Arabian, beloa nahitaezkoa da legez; badira eskoletan debekatzearen aldekoak, Frantzian eta Turkian egiten duten bezala;[5] eta badira emakumeei aukeratzeko eskubidea eman nahi dietenak ere.


Sarritan, emakume musulmanek hiyaba apaltasun- eta pribatutasun-sinbolo gisa erabiltzen dute. Islamaren Entziklopediaren eta mundu musulmanaren arabera, Koraneko apaltasunak begirada, martxa, arropa eta genitalak aipatzen ditu, gizonenak zein emakumeenak. Koranak emakume musulmanak ohartarazten ditu apalki jantzi eta beren bularrak eta genitalak estali behar dituztela. Islamiar sistema juridiko gehienek janzkera xume hori guztia estaltzen duela diote, aurpegia eta eskuak izan ezik. Jarraibide horiek (gorputz osoa estaltzeko, eskuak, oinak eta aurpegia izan ezik) Korana ezagutarazi ondoren garatutako fiqh-testuetan eta hadiz-testuetan daude, baina, batzuen arabera, Koraneko hijab-aren gaineko aleetatik eratortzen dira. Koranak hijab ordenatzen du, bai gizonentzat bai emakumeentzat; hijab hitzak ez du esan nahi buruko musuzapia, estaldura baizik. Koranak honako hau dio: "Esan gizon fededunei begirada jaisteko (emakumeen presentzian), hori hobea da mutilentzat, eta emakumeentzat: esan sinestunei beren jumua bularren gainean jar dezaten".[6] Sarritan, ez da hitz hori aipatzen aipua aipatzen denean, eta Koranean erabiltzen den hitz erreala da hitza, hau da, emakume batek burua estaltzeko erabiltzen duen errezela. Bertsoaren bigarren zatiak, edo bularren gainetik dagoenak, emakumeei adierazten die beren bularrak estali behar dituztela hurbileko senideak ez diren gizonen aurrean.

Etimologia aldatu

Hijab hitza arabierazko ḥaŷaba aditzetik dator, eta aditz horren esanahia «ezkutatu» edo «banandu» da. Izen gisa erabilita, berriz, «gortina» edo «estalki» esanahiak ere baditu. Beraz, arabierazko esanahia euskarazkoa baino askoz zabalagoa da.[7]

 
Buruzapia duen arabiar emakumea, Beer-Xevan.

Hijaba jartzeko ohituraren jatorria aldatu

Emakumeek burua estaltzeko ohitura zabalduta dago, musulmanen artean ez ezik, baita beste kultura batzuetan ere. Dena den, musulmanen artean, zapia jartzeak beste kultura batzuetan ez bezalako esanahia du. Arabiako emakumeen egoera asko aldatu zen islamaren hasiera baino lehen. Antzinako garaietatik arabiar emakumeek oso indar handia zuten gizartean; senarrengandik libreki dibortzia zitezkeen, sexu harremanak libreki izan zitzaketen, eta abar. Egoera hari buelta eman zitzaion, ordea, Mahomaren garaian, eta arabiar gizartean bizi ziren emakumeek eskubide asko galdu zituzten. Gizonezkoak nahi adina emakumerekin ezkon zitezkeen, eta, behin aspertuta, etxetik bota ahal zitzaketen, emakume haiei ordainik eman gabe. Hala, bada, etxe gabeko emakume haiek miserian bizi ziren, eta bizirik irautearren prostituzioan aritu beharrean edota limosna eskatu beharrean izaten ziren.[8]

Islamak amaiera eman zion gertaera hauei, emakumeentzako aldaketa onuragarriak ekarriz; Gizon bat lau emakumerekin ezkondu ahal da gehienez, beti ere emakume hauek mantentzeko dirua baldin badu eta beste emakumeak ados badaude. Gizonek, ere, ekonomikoki lagundu behar dituzte emakume hauek dibortziatzerakoan eta, azkenik, bere dirua bere emaztearena ere bada, eta emakumeak bere diru eta negozio propioak izan ditzake.

Islamak emakumeentzat sortutako laguntza hauekin, hijaba erlijiora moldatu zen lortutako duintasun berriaren zeinu gisa: Gorputza erakusteak emakumeak lehen zeukan baldintza bera zuela adieraziko balu bezala hartzen zen. Beste aldetik, hijab-a kontzeptu erlijiotsu gisa hartu zenetik emakumeak Allah-rekiko sumisioa erakusteko erabili ahal zen; hau da, emakumea jainkoarena da, ez gizonarena. Hau da, dirudienez, hijab-a jartzeko ohituraren jatorria.

Ohituraren eboluzioa aldatu

XIX. mendearen amaieran, hijabaren inguruan zeuden gaiak zalantzan jartzen hasi zen jendea. Gehienbat, aurpegia eta begiak estaltzeko ohitura ezarri zen auzitan. Leku batzuetan, urteetan zehar, arropa hauek emakumeen bereizketa sozialaren sinbolotzat hartu ziren, zapia jantzi edo ez jartzeak leku edo gai publikoan ezin sartzea esan nahi zuen.

Leku askotan ohitura aldaketa kolonizazioarekin eskutik bat zetorren. 40ko hamarkadako emakumeak gizonezkoen chilaba jartzen hasi ziren, haien burua estaliz, eta haien aurpegia zapi txuri batekin estaltzen, baina hurrengoko hamarkadetan aurpegia gero eta gutxiago estaltzen zen, gero eta libreago utziz.

Modu horretan, 60ko hamarkadan burua estalita oso pertsona gutxik eramaten zuten, salbu eta herrialde sinisdunagoetan, edo korana literalki interpretatzen zuten norbanakoen kasuan. Horregatik, hijaba jartzea oso ohikoa da gaur egun mendebaldeko herrietan, hori egin ezean emakumeak eta haien senarrak gaizki ikusita baitzeuden.

Hijab-aren erabilera aldatu

Munduko gobernu batzuk, haien emakumeei eskubidea ematen die hijaba jartzeko, eta badaude beste batzuk emakumeak hijaba jartzera derrigortzen dituztenak ere.

Derrigorrezkoa aldatu

Musulman batzuek, uste dute hiyaba derrigorrezkoa izan beharko litzatekela "sharia"ren atal gisa, hau da, musulmanen lege moduan. Adibide gisa, Talibanek Afghanistanen derrigorrezkoa ikusten dute ez bakarrik burua estaltzea, baizik eta baita aurpegia ere, "emakume baten aurpegia ezagutzen ez duten gizonentzako korrupzioaren isla delako". Gaur, niqabarekin aurpegia estaltzea derrigorrezkoa da Saudi Arabiako leku gehienetan.[erreferentzia behar]

Iran beste leku espezifiko bat da. Iranen ilea estaltzearen ohitura bazen Islam erlijioaren hasiera baino lehen, baina 1941. urtean, arropa kodeak asko lasaitu ziren, eta emakumeak etxetik burqa, niqab eta hijab gabe ere ateratzen hasi ziren. Dena den, 1979ko Iraneko Iraultza eta gero, ilea estaltzea derrigorrezko bilakatu zen berriro, hasieran hijaba edo zapi arrunt bat erabiliz, eta azkenik leku batzuetan burqa edo niqaba derrigorrezko ere bilakatuz.[9]

Atalka aldatu

Turkia, Tunosoa eta Tajiskan dira musulman kopuru gehiengoa duten eta hijaba leku gubernamentaletan eramatea ezinezkoa den leku garrantzitsuenak. Tunisian 1990etik, Turkian 2008tik eta Tajiskanen 2010etik.

Debekatua aldatu

Belgika, burqa eta hijaba ezabatu zuen lehenengo lekua izan zen. Bertako parlamentuak 2010ean leku publikoetan gorputz osoa estaltzea debekatua zegoela guztiz finkatua utzi zuen, eta Herbeeretan eskola, eta leku gubernamenaletan burqa eramatea ere debekatua utzi zen.[10][erreferentzia behar]

Baina hiri estremistenak Frantzia eta Italia izan ziren, 2010eko maitzaren 19an zapi islamiarra leku publikoetan 2011n eta geroago eramatea multak edo gartzela suposatu ahal dizu.[11]

Zapi islamiar motak [12] aldatu

 

Hijab aldatu

Emakume musulmanen ilea estaltzen duen zapia da. Batzuetan lepoa estaltzera ere ailegatzen da, baina ez da horrela zapi modernoetan. Aurpegia ikusgai gelditzen da, beraz; Komunikazio irekia izatea ahalbidetzen du. Emakume musulman okzidentalek gehien erabiltzen duten zapia da. Orokorki, hijaba, musulmanek erabiltzen duten arropa orori deritzo.

Ekia izatea ahalbidetzen du. Emakume musulman okzidentalek gehien erabiltzen duten zapia da. Orokorki, hijab-a, musulmanek erabiltzen duten arropa orori deritzo.

 

Al-Amira aldatu

Al-Amira zapia bi zatiz osatua dago. Atal bat txano bat bezala sartzen da buruan eta horren gainetik beste "hijab bezalako bat" jartzen da.

Shayla aldatu

Shayla zapi luze eta laukizuzena da eta Golfo Persiatikoan oso erabilia da. Berarekin burua estaltzen da eta sorbaldetan bukatzen da.

 

Khimar aldatu

Kapa itxura duen zapia da. hau, gerriraino iristen da eta ilea, lepoa, eta sorbaldak guztiz estaltzen ditu, dena den aupegia ikusgai utziz.

Txador aldatu

Aurpegia agerian uzten du, baina hijab-ak baino gehiago estaltzen du, gorputz osoa zehazki. Gehienbat Irango emakumeek erabiltzen dute, derrigorrezko bihurtu baitzen islamiar iraultzaren ostean.

 

Niqab aldatu

Emakume suniek eramaten duten zapia da. Bere ohiala hijabarena den oso antzekoa da baina beltz kolorekoa. Begiak ikusgai uzten ditu eta belaunetaraino estaltzen du. Emakume askok, eskularruak jartzen dituzte ere haien eskuak ere estaltzeko.

Burka aldatu

Gehien estaltzen duen zapia da, aurpegi eta gorputz osoa estaltzen baidu. Komunikazioa guztiz eragozten du, ezer ez duelako agerian uzten. Begiak ere ez dira ikusgai, emakumeak ikusi ahal duen arren bera ezin delako ikusia izan.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]
  2. Fisher, Mary Pat. Living Religions. New Jersey: Pearson Education, 2008.
  3. a b Glasse, Cyril, The New Encyclopedia of Islam, Altamira Press, 2001, p.179-180
  4. Esposito, John. (2003). The Oxford Dictionary of Islam. Oxford University Press, 112 or. ISBN 0-19-512558-4..
  5. Bilbao, Iñigo. (2004-05-04). «Musulmanen zapiaren aitzakian» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  6. (Ingelesez) Hijab. 2023-10-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  7. (Ingelesez) «hijab | Etymology, origin and meaning of hijab by etymonline» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  8. (Ingelesez) Killian, Caitlin. «Why do Muslim women wear a hijab?» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  9. (Ingelesez) Maranlou, Sahar. «Hijab law in Iran over the decades: the continuing battle for reform» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  10. (Ingelesez) «Countries That Have Banned Burqa But What Does International Law Tell About It?» https://www.outlookindia.com/ 2022-02-10 (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  11. (Ingelesez) «Is Hijab Compulsory in Islam? - Islam Question & Answer» islamqa.info (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  12. (Ingelesez) «Muslim Veil and Hijab Types | Complete guide | Meaning, Styles & More» IstiZada 2021-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu