Hidrokarburo

karbonoz eta hidrogenoz osatutako konposatu organikoa

Kimika organikoan, hidrokarburoa hidrogenoz eta karbonoz soilik eratutako konposatu organikoa da. Terminologia zientifikoan, erabat hidrogenoz eta karbonoz osatutako konposatuak hidrokarburo "puruak" dira, eta beste konposatu batzuk lotuta dituztenak edo sufrezko edo nitrogenozko ezpurutasunak dituztenak hidrokarburo "ezpurutzat" hartzen dira[1].

Metanoaren molekularen hiru dimentsioko eredua. Metanoa, CH4, alkano deritzon serie baten partaide da, hau da, lotura kimiko simpleak dituzten hidrokarburoen familia batekoa.

Naturan dauden hidrokarburorik gehienak petrolioan metatuta daude, haren jatorrian dagoen materia organikoak karbono eta hidrogenozko molekula ugari baititu eta, elkarri lotzean, mota guztietako hidrokarburoak sortzen baitira.

Hidrokarburo motak aldatu

IUPACen nomenklaturari jarraiki, hidrokarburoen sailkapena hurrengoa da:

  1. Hidrokarburo aseak (alkanoak) hidrokarburorik sinpleenak dira, lotura simpleak besterik ez dituzte eta hidrogenoz ase daude. Talde honen formula orokorra CnH2n+2 da (egitura ez-ziklikoak kontuan hartu gabe). Hidrokarburo aseak petroliotik eratorritako erregaien oinarri dira eta espezie lineal edo adarkatu modura ageri dira.
  2. Hidrokarburo asegabeek lotura bikoitz edo hirukoitz bat edo gehiago dauzkate karbono atomoen artean. Lotura bikoitz bat daukatenei alkeno deritze, beren formula CnH2n izanik (egitura ez-ziklikoak kontuan hartu gabe). Lotura hirukoitzak dituztenak alkinoak dira, beren formula orokorra CnH2n-2 izanik.
  3. Zikloalkanoek karbonoz osatutako eraztun bat edo gehiago dauzkate. Eraztun bat duten hidrokarburo aseen formula orokorra CnH2n da.
  4. Hidrokarburo aromatikoak, areno izenez ere ezagutuak, gutxienez eraztun aromatiko bat duen hidrokarburoa da.

Hidrokarburoak gasak izan daitezke (adibidez metanoa eta propanoa), likidoak (adibidez hexanoa eta bentzenoa), ezkoak edo urtze-puntu baxuko solidoak (adibidez parafina eta naftalenoa) edo polimeroak (adibidez polietilenoa, polipropilenoa eta poliestirenoa).

Erabilerak eta Petroleoaren distilazioa aldatu

Hidrokarbueroen erabilera nagusia erregaiak dira. Bere forma solidoan, erabilera asfaltoa da (betuna). Petrolioaren destilaziotik lortzen dira erregai nagusiak eta deribatuak.

 
Petrolio distilaio atmosferikoa

Gasak aldatu

Metanoa eta etanoa dira. Metanoa elektrizitate sorkuntzarako ezinbestekoa da (lurrun sorgailuak eta gas turbinak). Metanoa berogailu eta sukalde erregai moduan erabiltzen denean gas natual moduan ezagutzen da.

 
Metanoaren egitura




Etanoa ere, gas naturalean aurkitzen da proportzio txikiagoan. Etanoa batez ere, Etilenoa ekoizteko erabiltzen da.

PLG aldatu

Petrolio gas likidotua da. Ofizialki PLG-a osatzen duten hidrokarburoak propanoa eta butanoa dira. Erregai bezala kotxeetan, findegietan, etxeko erregai moduan, elektrizitate ekoizpenerako erabiltzen da. Baita ere, Plastikoen ekoizpenerako konposatuak lortzeko erabiltzen dira.

Nafta aldatu

Disolbatzaileen ekoizpenerako erabiltzen da batez ere, petrokimikako industrian.

Gasolina aldatu

C4-C11 hidrokarburo frakzioak dituen erregaia da Gasolina. Batez ere barne-konbustio motoreetako erregai modura erabiltzen da. Kasu batzuetan ooraindik berogailu eta lanparen erregai modura erabil daiteke.

Kerosenoa aldatu

Iraganean berogailu eta lanaparen erregai nagusia bazen ere, gaur egun bere erabilera nagusia hegazkinen erregai iturria da. Intsektizida ekoizpenerako ere oso erabilia da.

Gasolioa aldatu

Diesel modura ere deitua, berogailu eta ibilgailuen erregai modura erabiltzen da batez ere. gasolio mota nagusiak hauek dira:

  • A Gasolioa
  • B Gasolioa: nekazaritza eta industriarako erregaia da
  • C Gasolioa: Etxeetako berogailuetan, ur beroa lortzeko eta erabilera industriala ditu.

Fuel-olioa aldatu

Energia elektrikoa ekoizteko industrian erabiltzen da. Baita ere, galdara era labeetan. Frakzio astunagoak lortzeko ere erabiltzen da presio baxuko distilazioaren bitartez.

Lubrifikatzaileak aldatu

Asfaltoak aldatu

Alkitrana aldatu

Hidrokarburo- energia Euskadin aldatu

Hidrokarburoetatik eratorritako erregaiak energia garbiagoengatik ordezkatzeko estrategiak garatu dira. Helburua, iturri berriztagarrietatik lortutako energia Euskadi-ko gizarteko behar energetikoak asetzeko behar energia izatea da, gutxinaka iturri fosiletatik eratorritako erregaiak baztertuz.[2]

Ariketak
aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  2. Hidrokarburoak https://www.eve.eus/Conoce-la-Energia/Que-sabes-de/Los-Hidrocarburos?lang=es-es

Kanpo estekak aldatu