Hidrante edo sute-aho edo ur-hargune ur hargune mota bat da, hoditeria nagusitik ur emari handia emateko diseinatua, batez ere suak itzaltzeko lanetarako. Ura hiri-horniketaren sare batetik ateratzen du edo biltegi batetik, ponpa baten bidez.

Hidrantea (Polonia)
Hidrantea

Motak aldatu

Bi mota nagusi daude.

Kanpoko hidrantea aldatu

Eraikinen inguruan kokatzen dira, lurretik bertikalean jarrita, suhiltzaileek mahukak zuzenean erants dezaten. Lurperatuak ere izan daitezke espaloiaren azpian kutxatila baten barruan kokaturik.

Barneko su-hidrantea aldatu

Suteetako ur hargune hornitua baita SUH hizkiez ezaguna. Eraikinen barruan egon ohi da, ikusgai dagoen kutxa baten barruan.

Kanpo estekak aldatu