Hibernia[1], egungo Irlandako uharteari latinez eman zitzaion izena da.

Hibernia uhartea (Irlanda) satelite batetik ikusia.

Izenaren etimologia aldatu

Literalki, "Neguaren lurraldea" esan nahi du.

Esaten da, baita ere, izena, Ivernii izenaren latinizazio baten ondorio izan daitekeela, erromatarren garaian Irlandan bizi zen tribuetako bat zena.

Hibernia eta Erroma aldatu

Hibernia, sekula ez zen Erromatar Inperiora erantsia izan.

Ohiko sinesmena, erromatarrek, Irlanda sekula ez zela inbaditu eta ez zutela eragin esanguratsurik izan da, irlandar tribuen espedizioak, Britainia eta Galia erromatar probintzietara iritsi zirela ezagutzen den arren.

Idatzizko lekukotzak urriak dira, baina erakargarriak: Ez da erromatar galtzadarik aurkitu, ezta inbasio bakar baten ere frogarik. Hala eta guztiz ere, Irlanda hego-ekialdean, erromatar estiloko hilerriak eta erromatar jatorriko aurkikuntza ugari agertu dira.

Orokorrean, Julio Zesarrek Britainia inbaditu zuela onartzen da. Bere armadak, aurkitzeke froga gutxi utzi zituen arren, han, bi urte baino ez zituen eman, eta Hibernia Erromatar Inperiora eransteko saiakeran huts egin zuen. Hiberniaren erromatar inbasioaren froga bakarra, Zesarrek idatzitako liburu ospetsua den De Bello Gallico da, K. a. 54koa.

Arkeologiarekin batera, kontserbatzen diren garaiko beste testu urriek, nolabaiteko elkarreragina iradokitzen dute Britainia erromatartua eta Irlandaren artean. Aurkikuntza arkeologiko berririk edo galdutako testuren baten agerpenik gabe, elkarreragin horren xehetasunak, oraindik, eztabaidatu baino ezin daitezke egin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu