[1]Hezkuntza Berria XIX. mendearen bukaeran garatu zen pedagogia-korronte berritzailea da, haurra modu egokian hezteko ikaskuntza aktiboa, ikaslearen autonomia, ulermena eta ekimena, ikasleen arteko harremanak eta zeharkako curriculumak sustatzen dituena besteak beste. Korronte honetako ordezkarietako batzuk Ovide Decroly, Célestin Freinet, Paul Robin, Francesc Ferrer, Rudolf Steiner eta Maria Montessori izan ziren.

Historia aldatu

XIX. mende aurretik, haurtzaroaren ikerketa medikuntzaren esparruan soilik egiten zen eta oinarrizko premiak baino ez ziren asetzen. haien lehentasuna, haurrek helduarora iristea zen, pertsona indartsuak lanbide gogor eta astunenei aurre egin ahal izateko. XVII. mendea arte eskola elizak hartu zuen bere gain, non haurrak doktrinatzen ziren. Gizartearen gutxiengo batek, bakarrik gizarte dirudunak, hezkuntza jasotzeko aukera zeukan.

 
«Ligue internationale pour l'Éducation Nouvelle»

XX. mendetik aurrera, teoria eta ideia berriak sortu ziren, haur-hezkuntza etapa hezigarritzat jotzen dute, non hezkuntza pertsonen garapen integrala bere bizi-zikloan sustatzeko tresna gisa planteatzen den. Eskola berriaren mugimendua pedagogia tradizionala ordezteko eta izaera aurrerakoia duten berrikuntza pedagogikoaren oinarriak ezartzeko beharrarekin hasten da; beti ere, ikupegi kritiko batetik. Pentsalari askok beren burua bultzatu zuten metodo zorrotz hori aldatzeko, eta haur guztien eskolatzea planteatzen zuten, haien egoera ekonomikoa edozein zela ere.

Eskola Berriaren hastapenak Lehen Mundu Gerra (1914-1918) amaitzean eman ziren. Mugimendu hori hainbat inguruabar historikoren eta eraldaketa politiko, sozial, ideologiko eta ekonomikoen emaitza da.

Hezkuntza Berriaren Nazioarteko Liga mugimenduaren nazioarteko erakundea izan zen. 1921ean, besteak beste, Ferrière, Decroix eta Bermond, Decroly edo Elisabeth Rottenek parte hartu zuten eta printzipio batzuk onartu ziren.

Eskola Berriaren aurrekariak/aitzindariak aldatu

Eskola Berriaren eragin nagusiak hauek dira:

Jean-Jacques Rousseau aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Jean Jacques Rousseau»

Rousseauren arabera, hezkuntza haurraren garapen indibidualari garrantzia ematen dion prozesu naturala da, esperimentazioaren bidez bere erantzunak deskubritu ditzakeena inolako zuzenduriko teknikarik gabe, eta horrek haurra gizon aske eta autonomo bat bilakatzea errazten zuen.

Nabarmendu behar da Rousseauk uste zuela hezkuntzaren lehen urteek errepresiboak eta negatiboak ez zirela izan behar; aldiz, haurra gizarte-gaitzetik aldendu behar zela, bere sormen-gaitasuna adieraztea eragotzi gabe, berezko jakin-mina eta askatasuna bermatuz heztearen aldekoa zen.

Rousseauren ideia asko Eskola Berrian sartu ziren eta kontzeptu pedagogikoak honako hauek dira: haurraren interes naturalean zentratutako irakaskuntza, aktiboa, autoaktiboa, intuitiboa, eskola laikoa, hezkuntza integrala eta askatasun-giroan oinarritutako hezkuntza.

Johann Heinrich Pestalozzi aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Johann Heinrich Pestalozzi»

Friedrich Fröbel aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Friedrich Fröbel»

Eskola Berriaren oinarriak aldatu

Mugimendu horrek aldaketa esanguratsuak ekarri zituen hezkuntzan. Hauek dira printzipio garrantzitsuenak:

  1. Haurra da ikaskuntzaren subjektu aktiboa, eta haren inguruan antolatzen dira edukiak eta jarduerak, ikaskuntzaren pertsonaia nagusi bihurtuz.
  2. Jarduerak haurren interes eta beharretatik abiatu behar dira, eta haien ahalmen fisiko, sortzaile eta intelektualak garatzera bideratu behar dira.
  3. Maisuaren (hezitzailearen) eginkizunak behatzaile eta sustatzaile funtzioa betetzen du.
  4. Eskolak kanpora irekita egon behar du eta subjektua gizarte-bizitzan integratu behar du.
  5. Sistemak malgua izan beharko du, eta berariaz egokitu beharko du haur bakoitzera, mundu guztiak ez baititu gaitasun edo behar berberak.
  6. Hezkuntza-metodoek pentsamendua eta irudimena lehenesten dituzte, eta jarrera kritikoa sustatzen dute.
  7. Ezagutzak saiakuntzaren, esperimentazioaren, manipulazioaren, dedukzioaren edo logikaren bidez ikasten dira.

Eskola Berriaren aditu esanguratsuak aldatu

Eskola Berriaren berrikuntza pedagogikoa aldatu

Berrikuntza pedagogikoaren Kataluniako Eskola Berrian aldatu

Katalunian, Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren ondoren, Eskola Berriaren printzipioak eskola guztietatik ezabatuak izan ziren eta maistra gehienak erbesteratuak izan ziren.

70eko hamarkadan, irakasle-talde bat Pedagogi Berrikuntzarako Mugimenduak izenarekin antolatu zen, galdutako printzipioak berreskuratzeko.

 
Rosa Sensat i Vilà

Rosa Sensat maisu-maistren elkartea mugimendu garrantzitsuenetarikoa izan zen.

Rosa Sensat maisu-maistren elkartea aldatu

Espainiako XIX. mendean gainbehera politiko handikoa egon zen: inbasio bat, hiru gerra zibil, dinastiaren aldaketa bat, aldi errepublikar labur bat, kolonia guztien galera, industrializazio ahula, beste faktore batzuen artean. Guzti horrek, hezkuntza-sistema pobre eta kalitate pedagogiko baxua izatea eragin zuen. Ondorioz, Katalunian, pedagogi berrikuntzarako mugimendu berri bat hasi zen, bere hastapenak Eskola Berriaren korrontearekin lotzen dituena. [2]

1914an, Bartzelonako Udalak eraikuntzarik gabeko eskola bat sortu zuen, Baso Eskola izenekoa, Rosa Sensat izeneko irakasle gazte batek zuzendua.

 
Marta Mata i Garriga

1965eko urriaren 4an, Bartzelonan, Marta Matak Rosa Sensateko Maisu-maistren Eskola sortu zuen, eskolak aldatzeko eta eskola berritzailearen printzipioak berreskuratzeko. Angeleta Ferrer Sensat irakasleei irakasteko arduraduna zen, beren esperientziak eta ezagutzak transmitituz, pentsamoldeak aldatu ahal izateko.

1980an Rosa Sensat Maistren Elkarte bihurtzea erabaki zuten, zeregin berarekin jarraituz, eskaera eta behar aldakorretara egokituz.

Gaur egun, Rosa Sensat Maistren Elkarteak ikastaroak eta mintegiak, lantaldeak eta udako eskolak antolatzen jarraitzen du.

Erreferentziak aldatu

  1. Camino Ortiz de Barron, Igor. (2013). [file:///C:/Users/ik010146ab/Downloads/mugimendu-pedagokikoak.pdf Mugimendu pedagogikoak eta Hezkuntza Sistema. ] EHU, 18-29 or. ISBN 978-84-9860-787-1..
  2. Mata, M.. (1985). [www.martamata.cat/unescocatala.pdf «La Escuela de maestros Rosa Sensat de Barcelona.»] Perspectivas: revista trimestral de educación: 129-135..

Kanpo estekak aldatu