Hessengo Dukerri Handia

Hessen eta Rhingo Dukerri Handia (alemanez: Großherzogtum Hessen und bei Rhein) XIX. mendean mendebaldeko Alemanian zegoen dukerri handia izan zen. 1806an Hessengo Dukerri Handia[1] (alemanez: Großherzogtum Hessen) izenpean sortua, Hessen-Darmstadteko landgraverria ordezkatu zuen. 1815ean izenaz aldatu zuten, gertuko Hessengo hauteslerriarekin ez nahasteko. Normalean Hessen-Darmstadt zioten. 1871n Alemaniar Inperioarekin bat egin zuen.

Hessengo Dukerri Handia
Großherzogtum Hessen
1806 – 1918
Dukerri Handia
Hessengo Dukerri Handiko bandera

Hessengo Dukerri Handiko armarria

Dukerria Germaniar Inperioan (1861-1918)
Geografia
HiriburuaDarmstadt
Biztanleria1.282.051
Azalera7688,36 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Alemana
ErlijioaProtestantismo, katolizismo
Historia
Aurrekoa
Hessen-Darmstadteko landgraverria
Ondorengoa
Hessengo Herri Estatua

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Alemaniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.