Herri Indarren Batasun Nazionala

Herri Indarren Batasun Nazionala (frantsesez: Union Nationale des Forces Populaires edo UNFP; arabieraz: الاتحاد الوطني للقوات الشعبية‎) Marokoko alderdi politiko ezkertiar bat da, 1959ko irailaren 6an sortua, Istiqlal alderdian gertatu zatiketa baten ondoren.

Herri Indarren Batasun Nazionala
Union Nationale des Forces Populaires
BuruzagiaMehdi Ben Barka (sortzailea)
Idazkari nagusiaAbdallah Ibrahim
Sorrera1959
Desegitea2005
Egoitza nagusiaRabat
Ideologia politikoaMarokoar nazionalismo
Errepublikanismo
Sozialismo

Alderdiaren sorrera aldatu

Istiqlal alderdiko ezkertiarrak alderdiaren zuzendaritzaren kontra jarri ziren 1959ko urtarrilaren 25ean. Alderdiko zuzendaritzari leporatzen zioten Abdallah Ibrahim alderdikide eta Marokoko Lehen Ministroaren kontra jardutea[1]. Ibrahim, Abderrahim Bouabid eta Mehdi Ben Barka alderdiaren ezkerreko aldean zeuden. 1959an alderdi barneko giroa txartu zen, eta irailean zatitu zen. Zatiketa hartatik sortu zen UNFP.

Helburuak aldatu

Alderdia Casablancako Kawakib zineman sortu zen. Ondoko helburu hauek jarri zituzten:

  •  Herriaren independentziaren defentsa
  •  Atzerriko armadak joatea
  •  Kolonia garaiko arazoak indargabetzea
  • Liberazio ekonomiko politikari eustea
  • Laborantza erreforma abiatzea
  •  Industrializazioa hastea
  •  Oinarrizko ekonomia sektoreak nazionalizatzea
  •  Demokrazia errealista indarrean jartzea
  • Aljeria sostengatzea independentziaren aldeko borrokan

Alderdiaren kontrako jazarpena aldatu

1963ko ekainean, alderdiko hainbat kide atxilotu zituzten, Hassan II.a erregearen kontrako konspirazio bat prestatzen ari zirela leporatuta. Ihesean zeuden Mehdi Ben Barka eta beste hamaika arduradun hiltzera kondenatu zituzten.

Zatiketa aldatu

Alderdian zatiketa bat gertatu zen 1975ean, eta gehiengoaren babespean, izena aldatu zuen. Union socialiste des forces populaires izena hartu zuen. Abderrahim Bouabid hautatu zuten idazkari nagusi. Abdallah Ibrahim, aldiz, alderdi zaharrean gelditu zen.

Erreferentziak aldatu