Herpesa (latinez herpes, eta hau grezieratik ἕρπης) gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, larruazalean hantura eta besikulak sortzen dituena eta gorputzeko atal desberdinak jo ditzakeena.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Herpes
Deskribapena
Motagaixotasun biriko kutsakorra, Simplexvirus infectious disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
dermatologia
Arrazoia(k)Human alphaherpesvirus 1
Human herpesvirus 2
Sintoma(k)Negela, low-grade fever (en) Itzuli, baba
adenopatia
Patogenoaren transmisioaukitzeen bidezko kutsapen, aire bidezko kutsadura
placental transmission (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakvidarabine (en) Itzuli, benzocaine (en) Itzuli, foscarnet (en) Itzuli, trifluridine (en) Itzuli, penciclovir (en) Itzuli, valacyclovir (en) Itzuli, aziklobir, docosanol (en) Itzuli, acedoben sodium (en) Itzuli eta famciclovir (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB00.9 eta B00
GNS-9-MK054 eta 058.89
DiseasesDB5841 eta 33021
MeSHD006561
Disease Ontology IDDOID:8566
Ezpainetako herpesa

Herpes sinplea (era laburrean herpes deitua) eta herpes zosterra bereizi behar dira. Bi patologia guztiz desberdinak dira, antzekotasun semantikoa eduki arren. Artikulu honek lehenengoari helduko dio.

Etiologia aldatu

Herpesaren eragilea Herpes sinplex birusa (HSB) da, Herpesbirusen taldeko kide bat. Herperbirusak ostalaria infektatu ondoren latentzian egoteko gaitasuna dute, infekzio errepikatuak sortuz. DNA dute material genetiko gisa, kapside ikosaedriko batez babestua.

Herperbirusen taldean barizela, zoster eta mononukleosi infekziosoa sortzen duten birusak daude, besteak beste.

Herpes birus soila bi motakoak izan daitezke:

  • HSB-1, infekzioak aurpegian eta ahoan eragiten dituena
  • HSB-2, infekzioak organo genitaletan sortzen dituena.

Patologia aldatu

Herpes sinplex birusaren bi motek zelula epitelialak infektatzen dituzte, eta bertan erreplikatzen dira, zelula horiek suntsitzen eta erantzun inflamatorio lokala eragiten.

Agerpen klinikoei dagokienez, patologia desberdinak sortarazten dituzte birus horiek. Ohikoenak hauek dira:

  • ahoko herpesa: lehenengo infekzioa haurtzaroan gertatu ohi da, eta gero HSB-1 birusa nerbio trigeminoan sor egoeran geratzen da. Urteen poderioz birusa berpiztu daiteke, helduengan ezpainetako herpesa, batez ere, sortuz.
  • begietako herpesa: birusak konjuntiba eta kornea infektatzen ditu, keratokonjuntibisa sortuz. Infekzio larria izan daiteke, itsutasuna eragin dezakeena. HSB-1 birusa dago infekzio honen atzean.
  • herpes genitala: HSB-2 birusak sortarazten du. Infekzio oso mingarria da, eta besikulak edo xixkuak gizonen glanden eta zakilean agertzen dira, eta emakumeen bulban eta baginan. Herpes mota hau sexu-harremanen bidez kutsatzen da.

Infekzioa aldatu

Ahoko herpesa lesio infekziosoekin kontaktua izatean kutsatzen da. Besikulen barnean milioka birus patogeno daude, kanpora ateratzen direnak besikulak puskatzen direnean. Kontaktu zuzenaren bidez (musuak ematerakoan, esaterako) edo fomiteen bidez kutsatzen da gehienbat herpes mota hau. Umeen arteko kutsadura oso ohikoa da.

Azpimarratu behar da ere HSB-1 birusaren eramaile osasuntsu asko daudela, besikulak ez dituztenak baina birusa kutsa dezaketenak.

Herpes genitala sexu-harremanen bidez kutsatzen da. Kasu honetan ere HSB-2 birusaren eramaile osasuntsuak egon daitezke, kutsatzeko arrisku handia dutenak.

Sintoma klinikoak aldatu

  • Ahoko herpesa: hasieran, erremina dago besikulak agertuko diren tokian. Gero, orban gorria agertzen da, eta orban horren gainean ohiko besikula txikiak. Besikulen eraketa prozesua mingarria da. Egun batzuk geroago besikulak irekitzen dira eta barneko likidoa (birusekin) darie. Zarakar horiak eratzen dira besikulen gainean, azkenik. Guztira, prozesu osoak 4-10 egun irauten du, eta sendaketa -kasu gehienetan- berez gertatzen da. Denboraren poderioz, ordea, prozesu osoa errepika daiteke.
  • herpes genitala: sexu-harremanen bidez kutsatzen diren gaitzen artean herpes genitala ohikoenetariko bat da. Baba oso mingarriak sortarazten ditu gizonen zakilean eta glanden, eta emakumeen bulban, baginan eta zerbixean; baginan, gainera, mukia agertu ohi da.

Horretaz gain, sukarra, ondoeza eta mialgiak herpes genitalaren sintomak ere izaten dira.

Sendatu ondoren birusa ez da desagertzen, sor geratzen da, eta denbora aurrera joan ahala berpiztu daiteke infekzio errepikatuak sortuz.

Herpes birusaren latentzia aldatu

Herpes sinplex birusek (HSB-1 eta HSB-2) eta, orokorrean, Herperbirusen taldeko birus guztiek, infekzio errepikatuak sortzeko ahalmena dute. Horrek esan nahi du lehenengo infekzioa pasatutakoan birusak ez direla desagertzen, latentzia egoeran geratzen baitira zeluletan. Hilabete edo urte batzuk geroago birusak sor egoeratik irten eta berpiztu daitezke, infekzio berriak sortuz.

Antza denez, zenbait faktorek birusak berraktibatzen dituzte: estresa, izpi ultramoreak, sukarra, eta immunitate-sistemaren gorabeherak, besteak beste. Hori dela eta, bai ezpainetako herpesa zein herpes genitala behin baino gehiagotan pairatzen dira, infekzio berriak ez egon arren.

Tratamendua aldatu

Ez dago HSBa akabatzen duen behin betiko tratamendurik. Botika antibiriko batzuk (aziklobirra, balaziklobirra...) eraginkorrak dira gaitzaren iraupena eta konplikazioak gutxitzeko. Aho bidetik zein era topikoan erabiltzen dira.

Kanpo estekak aldatu