Hermokrates (/hɜːrˈmɒkrəˌtiːz/; Grekeraz: Ἑρμοκράτης, c. K.a. V. mendea – K.a. 407) Sirakusako jeneral bat zen atenastarrek Sizilian egindako espedizioan, Peloponesoko gerren erdian. Hura aipatua da Platonen Timeo eta Kritias hitzaldietan.

Hermokrates

Bizitza
JaiotzaAntzinako Sirakusa, c. K.a. V. mendea
HeriotzaK.a. 407 ( urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Graduastrategos
Parte hartutako gatazkakPeloponesoko Gerra

Bizitza aldatu

Lehenengo Hermokratesen aipamena Tuzididesek egin zuen, Gelako kongresuan agertu zenean eskatuz Siziliako greziarren arteko iskanbilak bukatzea[1] K.a. 415ean, proposatu zuen Atenasen kontrako koalizio bat eratzea, eta horretan greziar ez ziren hiriek parte hartuko zuten, hala nola, Kartago[2]. Sirakusan estratega aukeratu zuten Herakleidesekin eta Sikanusekin batera[3], baina laster kendu zioten agintea guduetan arrakasta eskasarengatik. Honen ondoren, Gilipo espartar jeneralaren aholkulari nagusiren bat izan zen eta horri esker, Sirakusako setioan atenastarrak garaituak izan ziren. K.a. 412an, almirante kargua hartu zuen Zizikoko guduan. Gudu horretan, atenastarrek espartarrak eta euren aliatuak garaitu zituzten, horregatik in absentia Hermokrates zigortuta izan zen[4]. K.a. 408 arte ezin zuen Siziliara itzuli. Baina itzultzean, Hermokratesek K.a. 408tik eraso egiten zituen kartagotar eskualdeak Selinustik. Horren ondorioz, Kartagok armada bat bidali zuen Siziliara, Hanibal Magon eta Himilkon II.a, magoniden esanetara. Hurrengo urtean, Hermokrates Sirakusan hil zen kaleko borroka baten ondorioz.

Beste agerpen batzuk literatutan aldatu

Hermokrates, beste batzuen artean, Platonen Timeo eta Kritias elkarrizketetan agertzen da. Litekeena da Platonek, Hermokrates izeneko beste elkarrizketa bat antolatzea, baina azkenean ez zuen egin. F. M. Cornford-ek idazten du: Elkarrizketa hau inoiz idatzi ez zenez, guk horretaz bakarrik igerri dezakegu zergatik Platonek aukeratu zuen hau. Oso bitxia da ikustea, "Kritias" elkarrizketan aurrehistoriako Atenasek, 9.000 urte lehenago, Atlantis inbasioa atzera bota zuela eta Mediterraneoko herriak esklabotzatik salbatu zituela. Hermokratesen elkarrizketan, berriz, pertsonaia hau gogoratuta izango zen Atenasen ahalegin inperialistak ezabatzeagatik[5]. Beste egile batzuk, Hermokrates aipatzen dute, hala nola Xenofonte[6], Plutarko[7], Polieno[8].

Erreferentziak aldatu

  1.  Tuzidides: ''History of the Peloponnesian War'' IV. 58-65. Ikusi ere, MARCHANT, E. C. (1933).
  2. Tuzidides: VI. 32-34.
  3. Tuzidides: VI. 72-73.
  4. Tuzidides: VIII. 85.
  5. CORNFORD, F. M. (1937): 2. orria.
  6. Xenophon, Hellenika, I 1,27.
  7. Plutarch: Nicias 21.
  8. Polieno: I., 43.

Bibliografia aldatu

  • WESTLAKE, H. D.(1958):Hermocrates the Sirakusan, Bulletin of the John RylandsLibrary. 41:239-68
  • CORNFORD, F. M. (1937): Plato's Cosmology. London: Lund Hunphries, ISBN 0-87220-386-7
  • MERCHANT, E. C. (1933): The Speech of HermocratesThe Classical Rewiev, CAndbridge University Press (2):65-66 JSTOR 701642. doi:10.1017.s0009840x00061540.

Kanpo loturak aldatu