Hermann Hoth (Neuruppin, 1885eko apirilaren 12a - Goslar, 1971ko urtarrilaren 25a) Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen alemaniar jenerala izan zen. Zenbait garaipen lortu zituen, bai ekialdeko frontean, bai mendebaldekoan.

Hermann Hoth
Bizitza
JaiotzaNeuruppin1885eko apirilaren 12a
Herrialdea Alemania
BizilekuaStöckheim (en) Itzuli
HeriotzaGoslar1971ko urtarrilaren 25a (85 urte)
Hobiratze lekuaGoslar
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta oroitzapen-idazlea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarralur armada
GraduaGeneraloberst (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Poloniaren inbasioa
Frantziako gudua
Bizargorri Operazioa
Moskuko Gudua
Second Battle of Kharkov (en) Itzuli
Operation Winter Storm (en) Itzuli
Kurskeko gudua

Gatazkaren ondoren, gerra krimenak leporatu zizkioten, Nurenbergen epaitu eta 15 urteko gartzela zigorra eman zioten[1].

Biografia aldatu

Hermann Hoth 1885eko apirilaren 12an jaio zen Neuruppen hirian, Alemaniaren ipar-ekialdean. Ofizial mediku baten seme eta tradizio militar handiko familia baten ondorengoa zenez, Hoth Alemaniar armadan sartu zen 1904an eta Lehen Mundu Gerran hartu zuen parte.

Gerra ondoren, Hermann Hoth Weimarko errepublikako ofizial izan zen, Versaillesko itunaren ondoren zeharo murriztua zegoen armadan. Hirugarren Reichak egin zuen armadako berrantolaketaren ondoren, Hoth Dibisio Jeneral izendatu zuten 1934ko urrian. Zenbait hilabete pasa ondoren Leignitzko 18. Infanteria Divisioaren agintaritza eskuratu zuen.

Bigarren Mundu Gerra aldatu

Polonian eta Frantzian aldatu

 
Hermann Hoth

1938ko azaroaren 1ean, Teniente Jeneral postura goratu zuten eta 15. Gudaroste Motorizatuaren agintaritza hartu zuen. 1939ko irailean Poloniaren inbasioan parte hartu zuen.

Hurrengo urtean, Frantziako ofentsiban, bere 15. Panzer-korps-a, (5. eta 7. Panzer dibisioez osatua zegoena, azken hau Rommelen agintaritzapean), Ardenetatik Frantzian sartu Mosa ibairaino aurrera egin zuen. Dinant herrian ibaia zeharkatu ondoren, Mantxako Kanalerantz abiatu zen, Corap jeneralaren IX. Armada suntsitu eta Normandia Garaia eta Bretainia okupatuz. Ofentsibaren bigarren atalean alemaniarrak hegoalderantz jo zuten, Somme ibaian Weygand jeneralaren lerroen aurka egiteko (Weygandek, Maurice Gamelin jenerala ordeztu zuen Frantziako armaden buruan). Ekainaren 7an Hothen eta Rommelen blindatuek Weyganen lerroa apurtu zuten, eta Forges-les-Eux herrira iritsi ziren.

Frantziako ofentsibetan arrakasta handiak izan zituenez, Hoth Infanteriako Jeneral izendatu zuten 1940 urteko uztailaren 19an.

Ekialdeko frentean aldatu

 
Hoth (eskuinea) eta Guderian, 1941eko ekainaren 21ean.

Hurrengo urteko ekainean, Alemaniak errusiarren aurka Bizargorri Operazioa jarri zuten martxan. Hermann Hoth, 3. Panzergruppearen gidari, erdiko armadaren iparraldeko aldetik egin zuen aurre (erdiko armadak Von Bock jenerala zuen buru). Hegoaldetik, Heinz Guderianek gauza bera egin zuen bere 2. Panzergruppearekin. Bialystok hirira iritsi zirenean, Hothek hegoaldera jo zuen, eta Heinz Guderianek iparraldera. Maniobra horren bidez Golubev jeneralaren 10. Armada Gorria ia osorik geratu zen harrapatuta. Operazio bera egin zuten geroago Minsken eta Vitsebsken.

1941eko urrian, Hermann Hothek Carl Heinrich Von Stülpnagel jenerala ordeztu zuen Ukraniako Armaden 17. Taldeko buru. 1942ko urtarrilean errusiar kontraerasoak atzera eginarazi zion. Urte horretako kanpaina beste jeneral bat ordeztuz hasi zuen Hothek. Oraingoan Eric Hoepner ordeztu zuen, haren 4. Panzer Armadaren agintaritza hartu zuen eta Bryanskeko fronte aldera joan zen.

1942 urteko azaroaren 19an, errusiarrek Uranus Operazioa jarri zuten martxan. Bost egun geroago, Friedrich Paulus jeneralaren VI. Armada osorik inguratu zuten Stalingradoko kessel (boltsa) barruan. Hegoalderantza, Von Manstein, A Armadetako Talde agintaria zena, Von Paulus laguntzen saiatu zen. Horretarako errusiar armaden artean bide bat ireki behar zuen, handik VI. armada hornitzeko, edo gauzak okertzen baziren, armada guztia ebakuatzeko. Hermann Hoth eta bere 4. Panzer armada izan ziren aukeratuak erasoa burutzeko.

Abenduaren 12an, goizez, Hothek bere 6. eta 23. Dibisio Korazatuak bidali zituen ipar-ekialdera; bere erasoa, Kotelnikovotik Stalingradera zihoan trenbidearen sektore estu batean zentratu zen. Eskuin aldean 17. Panzer dibisioa zihoan, Hothen bi dibisioen alboak gordetzen. Ezker aldean, 4. Armada errumaniarrak gordetzen zuen Hothen aurregoardia. Alemaniarren aurrean, errusiarren 126. eta 302. Infanteriako Dibisioak prestatu ziren erasoari aurre egiteko. Baina alemaniarrak hegazkin eta blindatu gehiago zituztela eta, zuloa irekitzen hasi ziren. Iluntzerakoan, Hothen 6. dibisioa Aksai ibaiaren hegoaldeko ertzera iritsia zen. 23. dibisioak, Nebikovo herria pasatu zuen eta zenbait kilometro iparralderantz zegoen. Hurrengo egunean, 6. Panzerdivisioak ibaia zeharkatu zuen eta beste aldean gotortu egin zen. 23. dibisioa ibaira iritsi zen eta Krugliakov hirian bai errepidea eta bai trenbidea hartu zituen. Abenduaren 14an aurrera jarraitu zuten alemaniarrek, eta von Paulusekin elkartzeko haien azken oztopoa Mishkova ibaia izango zela ematen zuen. Baina hurrengo egunean, IV. Errusiar Armada Mekanizatuarekin topatu ziren eta, berriz ere, Aksai ibai alderantz atzeratu egin behar izan zuten. Kesselera ailegatzeko 35 kilometro bakarrik falta zirenean, alemaniarrak defentsibara pasa ziren, errusiarrek galera asko eragin zizkietelako. Adolf Hitlerek, von Paulusi errusiar lerroak apurtzeko eta Hothekin elkartzeko baimena eman ez zionez, Hothek Viking izendatutako SS Divisio Motorizatuaren iritsiera itxaron zuen.

Gauzak horrela, abenduaren 24ean Goardia Sobietarren 2. Armada eta 51. Errusiar Armada azaldu ziren eta alemaniarrei eraso zioten. 2.ak aurretik ekin zion Kotelnikovo bidean, eta 51.ak eskuinaldetik eraso zuen. Albo hau, 4. Armada Errumaniarrak gordetzen zuena, berehala desegin eta errusiarrak Verjne-Rubezhni-Tormosin-Gluboki lerrora ailegatu ziren. Hothek, bere armadak inguratuak izateko arriskua ikusi zuenez, atzera egin zuen ia 240 kilometroz. Horrela, VI. Armada laguntzeko operazioak porrot egin zuen.

 
Alemaniarren plana errusiarren aurregoardia inguratu eta isolatzea zen, baina ez zuten lortu.

1943ko uztailean, Hothek Kurskeko guduan hartu zuen parte bere 4. Panzer Armadarekin (orain bost Panzer dibisiok, motorizatutako dibisio batek eta infanteriako sei dibisiok osatzen zuten 4. Panzer Armada). Berriz ere Hoth Von Mansteinen agintaritzapean zegoen. Honek, Hothen eta Kempfen armadak baturik alemaniar armaden artean inoiz ikusitako indar blindatu handiena zeukan. Baina aurrean, Vatutin errusiar jeneralak sei armada osorik zabaldu zituen eta 6/5 proportzioa lortu zuen bere alde. Hala ere, Hothen hegoaldeko aurrerakadak arrakasta izan zuen hasieran. Baina iparraldean alemaniarrak galera asko sufritzen ari ziren. Gainera, ingelesek eta amerikarrek Sizilia eraso zuten eta, horrela, Kursko bataila, aliatuen alde inklinatu zen. Hothek berriro ere atzera egin behar izan zen bere 4 Panzer Armadarekin.

Kurskeko guduaren ondoren, Hoth zorigaiztu egin zen Hitlerren aurrean. Honek, ahal izan zuen guztia ez egitea leporatu zion, Hothek Kiev hiria berreskuratu ezin izan zuelako. Beraz, Hitlerrek Hermann Hoth Führerraren erreserban jarri zuen. Hala ere, gerraren azken egunetan, 1945 eko apirilean, Hoth Harz mendien defentsa bururatu zezan deitu zuten. Han iraun zuen gerra bukatu arte.

Gerra ostea aldatu

Alemaniaren hondamendiaren ondoren, Hoth Nürembergen epaitu zuten, gerrako krimenez salatuta. 1948ko urriaren 27an, hamabost urtera zigortu zuten, baina sei urte geroago, Gerra Hotzaren erdian, Lansbergo kartzelatik atera zen.

Bere erretiroan, Hothek nahiko ospea hartu zuen historia militarari buruz idatziz. Goslar hirian hil zen 1971ko urtarrilaren 26an, laurogei urte zituela.

Erreferentziak aldatu

  1. Hermann Hoth Ww2db.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann Hoth