Herbert A. Hauptman
Herbert Aaron Hauptman (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1917ko otsailaren 14a - Buffalo, Ameriketako Estatu Batuak, 2011ko urriaren 23a) kimikaria izan zen.
1985ean Kimikako Nobel saria jaso zuen, kristal-egitura zehazteko metodo zuzenak prestatzen egindako lanarengatik. Jerome Karle estatubatuar kimikariarekin batera eskuratu zuen saria. Kimika-adituen arabera, Hauptmanek kimikari egin dion ekarpena oso garrantzitsua da ikerkuntzarako, haren metodoak ezinbesteko tresna bilakatu baitira molekulen egitura zehazteko.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak aldatu