Herbehereetako geografia

Herbehereetako geografiaren berezitasun nagusiak Herbehereak izenak berak ematen du, Nederlanden jatorrizkoak bezala, lurraldearen erdiak metro bateko garaiera besterik ez baitu. Ipar eta mendebaldea lau-laua eta toki batzuetan itsas mailaren azpitik dago. Hego-ekialdean Goi Herbehereak daude, apur bat itsas mailaren gainetik daudenak. Dike, babes duna eta ur-drainatze konplexuek, Erdi Aroan hasitakoak, uholdeetatik babesten dute eta estatuaren azalera %20an handitzea ahalbidetzen (polder).

Herbehereak satelite irudian
Herbehereetako mapa
Itsas mailaren gainetik dagoen lursaila

Hiru ibaiek bi zati nagusitan banatzen dute estatua: Rhin, Waal eta Meuse (Maas). Herbehereetako hego-mendebaldea hiru ibai hauen delta erraldoia da. Banaketa geografikoaz gain, banaketa kulturala ere bada, nederlanderaren dialekto nagusiena eta erlijioarena (kalbinistak iparraldean eta katolikoak hegoaldean).

Datu geografikoak aldatu

Azalera:

guztira: 41.526 km²
lurra: 33.883 km²
ura: 7.643 km²

Lurreko mugak:

guztira: 1.027 km
estatu mugak: Belgika 450 km, Alemania 577 km

Kosta: 451 km

Itsas erreklamazioak:

arrantza eremu esklusiboa: 200 itsas milia (370 km)
jurisdikziopeko urak: 12 itsas milia (22 km)

Muturreko garaierak:

puntu beherena: Zuidplaspolder (Nieuwerkerk aan den IJssel) -7 m itsas maila azpitik.
puntu gorena: Vaalserberg 321 m. itsas maila gainetik.

Baliabide naturalak:

gas naturala, petrolioa, lur landuak

Lurren erabilera: (1996)

lur landuak: %25
labore iraunkorrak: %3
zelai iraukorrak: %25
basoak: %8
beste: %39

Lur ureztatua: (1996)
6.000 km²

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu