Henry Hare Dugmore (1810-1896), Ingalaterran jaiotako misiolari hegoafrikarra izan zen.

Henry Hare Dugmore

Bizitza
JaiotzaIngalaterra1810eko apirilaren 21a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaQueenstown (en) Itzuli, 1896 (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta Bibliaren itzultzailea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa

1820an familiarekin Hegoafrikara emigratu behar izan zuen, aitaren arazo ekonomikoak zirela-eta. Metodista bihurturik, misio lanei ekin zien gaztaroan. Xhosa hizkuntza laster ikasi zuen, eta Bibliaren lehenengo itzulpena egin zuen, beste hainbat lanekin batera, tartean erlijio gorazarre ugari sortuz.

1860an Queenstownera (gaurko Lurmutur Ekialdean) bizitzera joan zen eta han igaro zuen bizitzaren azken zatia.

Kanpo estekak aldatu