Henrike III.a Ingalaterrakoa

Henrike III.a Ingalaterrakoa[1] (Winchesterreko gaztelua, Hampshire, 1207ko urriaren 1aWestminster, Londres, 1272ko azaroaren 16a), Henrike Winchesterkoa ere deitua, Ingalaterrako erregea izan zen 1216 eta 1272 bitartean. Politikoki arazo ugari izan bazituen ere, haren erreinaldian ekonomia berpiztu zen. Magna Carta zela eta baroien aurka borrokatu zen. Kontinentean zituen lurraldeetan ere erasoak jasan zituen.

Henrike III.a Ingalaterrakoa

Ingalaterrako monarka

1216ko urriaren 28a - 1272ko azaroaren 16a
Joanes Lur Gabea - Eduardo I.a Ingalaterrakoa
Lord of Ireland (en) Itzuli

1216ko urriaren 28a - 1272ko azaroaren 16a
Bizitza
JaiotzaWinchester1207ko urriaren 1a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaWestminster1272ko azaroaren 16a (65 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaJoanes Lur Gabea
AmaIsabella of Angoulême
Ezkontidea(k)Leonor Proventzakoa  (1236ko urtarrilaren 4a -
Leonor Proventzakoa  (1236ko urtarrilaren 14a (egutegi gregorianoa) -  1272ko azaroaren 16a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPlantagenet
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Anglo-Norman (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta monarka
Lantokia(k)Ingalaterra

Find a Grave: 1954 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Joan Lurgabearen semea zen. Ezin eskuratu izan zituen Luis IX.a Frantziakoak aitari kendu zizkion lurraldeak eta hitzarmen bat sinatu behar izan zuen (Parisko Ituna, 1259). Baroiak, Simon Montfortekoak gidaturik, haren aurka altxatu ziren eta errege aginpidea murrizten zuen lege bat izenpetu behar izan zuen (Oxfordeko Xedapenak, 1259). Alabaina, ez zuen hitzartutakoa bete nahi izan, eta baroien aurka jo zuen, Baroien gerrari (1261-1265) hasiera emanez.

Baroiak nagusitu ziren (1264) eta Simon Monfortekoa Ingalaterrako nagusi bihurtu zen (Magna Cartaren berrespena, 1265). Simon Montfortekoa ez zen, ordea, baroien gogokoa eta hil egin zuten (Eveshango gudua, 1265). Erregeak mendekatu nahi izan zuen baina Eduardo printzeak bide hura debekatu eta bakea izenpearazi zion (Kenilworthko Dictuma, 1267).

Gurutzadak eta Gaskoiniako gerra aldatu

Aita Santuaren babesak erregeak kendu eta jar zitzakeen, eta gurutzadak puri-purian ziren. Henrikek Lurralde Santuetara joateko agindua eman zuen, baina 1252an lau urteko epea iragarri zuen kanpaina prestatzeko, Gaskoinia haserre baitzebilen, eta Henrikek kanpaina militarra hor borrokatzeko. Gurutzadetarako bezala, baina, erregeak dirua behar zuen bere espedizioak finantzatzeko. Horretarako, Henrikek zerga bat agindu zuen menpeko guztiek ordaintzekoa, bere aurreko erregeek egin zuten bezala, ofizialek bortizkeria handiz eskuratzen saiatu zirenak.[2]

Zerga-kanpaina horrek, baina, herritar xumeen, burgesen eta kondeen haserrea eta oposizioa eragin zuen. Henrikeren ministroek batzar bat deitu zuten orduan, adostasun zabalago bat lortzeko, eta deialdi hori 1237-1254 artean egin zuten. Batzar horretan, ordea, Henrikek ez zituen bere asmoak bete, bertaratuek kexu zerrenda luzea aurkeztu baitzuten erregearen hertsapenaren kontra. Bereziki Gaskoiniarako espedizio bat finantzatzeari uko egin zioten. Batzar hori parlamentuaren hasiera izan zen.[2]

Oxfordeko Xedapenak aldatu

Ingalaterrako jaunak hamabi inguru ziren orotara. Henrike III.ak, ordea, lagun hurbilen ingurune txiki baten aholkularitzaz hartzen zituen erabaki guztiak; Frantziatik deitutako bere amaren senitartekoak ziren: lusignandarrak. Ingalaterrako erregearen mesedeen hartzaileak ziren, halaber. Testuinguru horretan, Henrike III.ak porrot gogorrak jasan zituen galesen kontra, Llywelyn buruzagi zutela, ingelesen kontra altxatuak. Hala ere, gurutzaden ordez eta Aita Santuaren oniritziaz, Sizilian gerra egiteko zerga eta isun berriak ezarri zituen.[3]

1258 hartan Ingalaterran haserre bizia zabaldu zen horregatik, eta apirilean hamabi Ingalaterrako jaunak gerra-oskolez jantzita agertu ziren ezustean erregearen Westminster Jauregiko Areto Handira. Jaunek gazteluen buruzagitza eskuratzeko izendapen berriak eskatu zizkioten. Hurrengo hilabeterako hitzordua jarri zuten Oxforden, baita bertan bildu ere erregearekin, eta jaunek beren baldintza iraultzaileak ezarri zituzten: Oxfordeko Xedapenak. Erregea agintea oso murriztuta atera zen Oxfordetik eta, harrezkero, indarge geratu zen. Jaun kolpistei gazteluak esleitu zitzaizkien egun horretan bertan. Adostu zen hamabost jaunez osatutako horrelako batzarrak, parlamentua, urtean hirutan egingo zirela aurrerantzean. Henrike III.ak bere ahalmen betearazle ia guztia galdu zuen.[3]

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

1236an, Canterburyn, Leonor Proventzakoarekin ezkondu zen eta, gutxienez, bost seme-alaba izan zituzten:

  1. Eduardo (1239 - 1307), oinordekoa
  2. Margarita (1240 - 1275), Alexandro III.a Eskoziakoarekin ezkondu zena
  3. Beatriz (1242 - 1275), Joan II.a Britainiakoarekin ezkondu zena
  4. Edmundo (1245 - 1296)
  5. Katalina (1253 - 1257)

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. a b (Ingelesez) Morris, Marc. (2009). A Great and Terrible King: Edward I and the Forging of Britain. Windmill ISBN 9780099481751. (Noiz kontsultatua: 2018-08-04). 16-17. or.
  3. a b (Ingelesez) Morris, Marc. (2009). A Great and Terrible King: Edward I and the Forging of Britain. Windmill ISBN 9780099481751. (Noiz kontsultatua: 2018-08-04). 31-39. or.


Aurrekoa
Joan Lurgabea
Ingalaterrako erregea
12161272
Ondorengoa
Eduardo I.a Ingalaterrakoa


Aurrekoa
Joan Lurgabea
Akitaniako dukea
12161272
Ondorengoa
Eduardo I.a Ingalaterrakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike III.a Ingalaterrakoa