Henrike I.a Ingalaterrakoa

Henrike I.a[1] (Selby, Yorkshire1068 inguru – Lyons-la-Forêt, Normandia, 1135eko abenduaren 1), Henrike I.a Beauclerc ere deitua, Ingalaterrako erregea izan zen 1100-1135 bitarteko urteetan.

Henrike I.a Ingalaterrakoa

Ingalaterrako monarka

1100eko abuztuaren 2a - 1135eko abenduaren 1a
Gilen II.a Ingalaterrakoa - Eztebe Ingalaterrakoa
Normandiako dukea

Bizitza
JaiotzaSelby (en) Itzuli, 1068
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaLyons-la-Forêt1135eko abenduaren 1a (66/67 urte)
Hobiratze lekuaReading Abbey (en) Itzuli
Port du Salut abade-etxea
Heriotza moduaeritasuna: janari-intoxikazioa
Familia
AitaGilen I.a Ingalaterrakoa
AmaMatilde Flandriakoa
Ezkontidea(k)Matilde Eskoziakoa  (1100eko azaroaren 11 (egutegi gregorianoa) -
Adeliza of Louvain (en) Itzuli  (1121eko urtarrilaren 29a (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Normandy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerregea

Find a Grave: 1949 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Ingalaterrako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Henrike I.a».

Bizitza aldatu

Gilen Konkistatzailearen laugarren semea izan zen, Ingalaterran jaio zen lehena. 1100ean, anaia Gilen II.a hil ostean, jaso zuen Ingalaterrako koroa. Alabaina, Roberto anaia zaharrenak tronua aldarrikatu zion. Henrikek 1106ko Tinchebraiko guduan garaitu zuen. Roberto bizitza osorako espetxeratu zuen eta Normandiako dukerria Henrikeren esku geratu zen. Beauclerc ezizena jaso zuen liburuekiko interesarengatik.

Justizia eta zerga sistemetan aldaketa andana egin zuen. Bere erregealdian normandiarren eta anglo-saxoien arteko aldeak desagertzen hasi ziren. Erregea bera saxoi noble baten alabarekin ezkondu zen. Elizarekin bakea hitzartu zuen, anaiarekin izandako gatazken ostean.

Bere emazte Matilde 1118an hil zen. Gizonezko oinordeko baten beharrak eraginda, 1122ko urtarrilaren 29an Adeliza Lovainakoarekin ezkondu zen, Westminster abadian. Adelizak 17 urte baino ez zituen ezkontzerakoan. Bikoteak ez zuen lortu seme-alabarik izatea.

Normandian hil zen, Lyons-la-Forêt hirian, Rouendik hurbil, 1135eko abenduaren 1ean, 67 urte zituela. Readingeko abadian ehortzi zuten. Seme legitimo bakarra 1120an hila baitzen, alaba Matilde utzi zuen oinordeko, baina Eztebe Bloiskoa izan zen hurrengo erregea[2], eta gerra zibila piztu zen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike I.a Ingalaterrakoa