Hell's Kitchen (Manhattan)

Hell's Kitchen (euskaraz Infernuko Sukaldea, Clinton izenez ere ezaguna da) Estatu Batuetako New York hirian dagoen Manhattan barrutiko auzoa da. Iparralde eta hegoaldetik 34. eta 59. kaleek mugatzen dute; ekialde eta mendebaldetik, aldiz, Hudson ibaia eta Zortzigarren etorbideak.

Hell's Kitchen
neighborhood in Manhattan (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Posta kodea10018, 10019 eta 10036
Geografia
Koordenatuak40°45′51″N 73°59′32″W / 40.7642°N 73.9922°W / 40.7642; -73.9922
Map
Azalera2.18 km²
Demografia
Biztanleria45.884 (2010)
Dentsitatea21.047,71 bizt/km²

Historia aldatu

Jatorriz "Hell's Kitchen" izendapena Ingalaterrako London hiriburuaren hegoaldeko auzo marginal bat izendatzeko erabili ohi zen. Izendapen hau New Yorken lehenbiziko aldiz 1881eko irailaren 22an agertu zen, garai hartako New York Times egunkariko kazetari bat hilketa sail bati buruzko zehaztasunak jakin asmoz polizi komisaldegira batetara joan zenean. Kazetari honek Hell´s Kitchen izenez 39. kalea eta Hamargarren etorbide artean zegoen eraikin bat izendatu zuelarik, gainera eremu guzti hura ziurrenik hiriko txiro eta zikinena izango litzatekeela ere adierazi zuen. Kazetari honek idatziriko artikulu honen ondoren, Bederatzigarren eta Hamargarren etorbideen artean dagoen gune honi izendapen honekin deitzen hasi zitzaion, gerora izendapena inguruko eremu guztira hedatu zelarik.

Aipatzekoa da, garai batean, gehienbat XIX. mendean bigarren erdialdera, Irlandar-Estatubatuar komunitatearen bizileku garrantzitsua izan zela.

 
Hell´s Kitchen auzoko Bideo-Kafetegi bateko neoizko iragarkia.

Beste bertsio baten arabera, izendapenaren jatorria eremu honetan kokatzen zen alemaniar jatetxe batean legoke, honen izena Heil's Kitchen zelarik. Baina bertsiorik zabalduena Fred holandar poliziarena da: polizia beterano honek bere laguntzailea hasi berriarekin lanean aritzen omen zen. Biak, Hamargarren etorbidetik hurbil dagoen liskar txiki bati begira omen zeuden. Kontakizunak dionez, polizia hasi berriak honela esan omen zuen: Infernua toki beroa da. Hau infernuaren sukaldea da.

Asken urteotan auzoak marginala izateari laga dio, horrexegatik Clinton izendapena hedatuz joan da.

Ayn Rand idazlearen "Iturburua" eleberrian eta bere zinema egokitzapenean, "Hell´s Kitchen" auzoa pertsonai nagusienetako bat den Gail Wynanden jatorrizko auzoa da, eta Mario Puzoren The Godfather ("Aitabitxia") eleberrian, Vito Corleone Siziliatik etorri eta bizitzen jartzen den auzoa da. Lorenzo Carcaterra idazlearen Sleepers eleberria eta hartan oinarritutako Sleepers (1997) filma ere auzo honetan girotuta dago, bai eta State of Grace (1990) filma ere. Komiki munduan aldiz, Marvel komikietako Matt Murdock (Dare Devil) pertsonaia bizi den auzoa da.

Auzotar ospetsuak aldatu

Kanpo estekak aldatu