Heliozooak ur gezako planktona osatzen duten actinopoda taldea da, deskribapen gisa erabiltzen dena, baina balio taxonomikorik gabekoa. Zelulabakarrak dira, eta gehienak ur gezan bizi dira, nahiz eta batzuk sakonera handiko itsasotan ere aurki daitezkeen. Actinopodatik bereizten dira bizitza bentonikoa egiten dutelako espezie askok eta horretarako pedunkuloak dituzte.

Ez dute barnekaldea bereizten duen mintzarik eta eskeletoa gainalde likatsu batez estalia dago. Hainbat partikula aglutinatu ahal dituzte eskeletoa osatzeko.

Lehen sailkapen propioa zuten, baina gaur egun barruan zeuden talde hauek beste egoera bat dute: