Helio Piñón

arkitekto espainiarra

Helio Piñón (Onda, 1942) espainiar arkitektoa da.

Helio Piñón
Bizitza
JaiotzaOnda, 1942 (81/82 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Enplegatzailea(k)Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
helio-pinon.org

Bartzelonako Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoan (E.T.S.A.B.) egin zituen arkitekturako ikasketak, eta 1966an graduatu zen. Ikasle garaian, Albert Viaplana arkitektoarekin (1933) batera lan egin zuen. Urte asko egin dituzte elkarrekin, eta E.T.S.A.B.eko proiektuen katedraren ardura izan dute biek. Zenbait sari eskuratu ditu: adibidez, Ciutat de Barcelona saria (1983), Santseko plazaren ordenazioagatik jasotakoa, edo Arkitekturako FAD saria, 1984an. Lehiaketei dagokienez, lehenengo saria eskuratu zuen Valentziako Arkitektoen Kolegio Ofizialaren egoitzarako lehiaketan, 1977an, eta Bartzelonako Besós parkerako ideien lehiaketan, 1982an. 1984an, Huelvako Rio Tintoko kaia berrerabiltzeko ideien lehiaketako lehen saria eta Esplugas de Llobregateko udalarena irabazi zituen, eta, handik bi urtera, Rotterdameko Zuidpleinen ordenaziokoa.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

(Gaztelaniaz) http://www.epdlp.com/arquitecto.php?id=4949