Helen Prejean (Baton Rouge, Louisiana, 1939ko apirilaren 21) estatubatuar moja katolikoa eta heriotza zigorraren aurkako ekintzaile nabarmena da.

Helen Prejean

Bizitza
JaiotzaBaton Rouge1939ko apirilaren 21a (84 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew Orleans
Hezkuntza
HeziketaSaint Paul University (en) Itzuli
University of Ottawa (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

sisterhelen.org
IMDB: nm0695878 Facebook: SisterHelenPrejean Twitter: helenprejean Instagram: helenprejean Discogs: 434703 Edit the value on Wikidata

1957an Saint-Joseph kongregazioan sartu zen. Bizitza New Orleanseko behartsuei laguntzen ematera deliberaturik, 1981ean hiri horretako presondegian hasi zen lanean. Era horretan, bi nerabe hiltzeagatik heriotza zigorrera kondenaturik zegoen Patrick Sonnier ezagutu zuen. Sonnierren aholkulari espiritual bilakatu zen, eta lagun egin zion aulki elektrikoan hil zuten arte. Esperientzia horiek oinarri harturik, eta heriotza zigorarren aurka borrokatzeko helburuarekin, 1994n Dead man walking liburua argitaratu zuen. 1996an Tim Robbinsek liburua zinemara egokitu zuen, arrakasta handiz. Ahizpa Helenen rola antzeztu zuen Susan Sarandonek emakumezko aktore onenaren Oscar Saria jaso zuen. Dead man walking liburuan oinarriturik Terrance McNally eta Jake Heggiek idatzitako opera, berriz, 2000an jokatu zen lehen aldiz[1]

Helen Prejeanek heriotza zigorra ezeztatzearen aldeko hainbat ekinaldi sustatu ditu. Horrez gain, indarkeriaren biktimei laguntzen dien Survive taldearen fundatzailea da. 2004an bere bigarren liburua argitaratu zuen: The Death of Innocents: An Eyewitness Account of Wrongful Executions. Bertan, bere ustez errugabeak ziren bi gizonen (Dobie Gillis Williams eta Joseph O'Dell) exekuzioaren historia kontatzen du[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Sister Helen Prejean Sisterhelen.org

Kanpo estekak aldatu