Helder Câmara (Fortaleza, 1909ko otsailaren 7a - Recife, 1999ko abuztuaren 27a) brasildar erlijio-gizona izan zen. Bere herriko desberdintasun sozialak eta herritar askoren miseria salatzen nabarmendu zen. Faveletako gotzaina eta Gotzain gorria goitizenak jarri zizkioten, auzo pobreenetako herritarren alde egindako lanagatik[1].

Helder Câmara

6. Artzapezpiku katolikoa

1964ko martxoaren 12a - 1985eko apirilaren 2a
Carlos Gouvêa Coelho (en) Itzuli - José Cardoso Sobrinho (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Olinda e Recife (en) Itzuli
artzapezpiku titular

1955eko apirilaren 2a -
Joseph Henri Jean Marie Prud'homme (en) Itzuli
Elizbarrutia: Titular see of Saldae (en) Itzuli
apezpiku tituludun

1952ko martxoaren 3a -
Elizbarrutia: Titular see of Saldae (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1952ko martxoaren 3a -
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of São Sebastião do Rio de Janeiro (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaFortaleza1909ko otsailaren 7a
Herrialdea Brasil
HeriotzaRecife1999ko abuztuaren 27a (90 urte)
Hobiratze lekuaOlinda Cathedral (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakteologoa, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm6115349 Musicbrainz: fdec23bf-9307-44fb-9e9d-ce3e763e219a Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Cearáko seminarioan ikasi zuen eta 1931n apaiztu zen. Hezkuntzaren planifikazioaz arduratu eta bere estatuko politikagintzan murgildu zen. Hasieran mugimendu integristaren inguruetan ibili zen, 1940 aldera ikuspegiz eta joeraz aldatzen hasi zen arte, brasildar askoren bizimodu pobre eta larriaz oharturik. Vatikanoko II. Kontzilioan (1962-1964) buru-belarri parte hartu zuen eta 1968an Ekimena, Bakea eta Justizia erakundea sortu zuen. 1970ean Martin Luther King Bakearen saria jaso zuen. Aldi berean, Brasilgo gobernuak galarazi egin zion hedabideetan adierazpenak egitea (traizio-delitua egotziz), diktadura militarraren aurka eta brasildar pobreenen alde erakutsitako jarreragatik. Mehatxu ugari egin zizkioten talde paramilitarrek, eta atentatu bat baino gehiago jasan zuen. Bakearen Nobel Sarirako lau aldiz izendatu zuten, eta hemeretzi unibertsitatetako honoris causa doktore izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. `Bishop of the slums' -- Dom Hélder Camara and Brazil's church of the poor Links International Journal of Socialist Renewal

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helder Câmara