Heinrich August Marschner

musikagile alemaniarra

Heinrich August Marschner (Zittau, Saxonia, 1795ko abuztuaren 16Hannover, 1861eko abendua) alemaniar musikagilea izan zen. Alemaniar opera erromantikoa finkatu eta zabaldu zuen. 1817an Beethoven ezagutu zuen Vienan, eta hark bultzaturik hasi zen musikagintzan. 1820. urtean Weberren zuzendaritzapean estreinatu zen Dresdenen Heinrich IV und d´Aubigné Marschnerren opera. Hannoverko gorteko kapera-maisua izan zen 1831-1859 urteetan. Weberren eta Wagnerren arteko zubitzat jotzen da; eragin handia izan zuen Wagnerren hasierako lanetan. Operak idatzi zituen batik bat: Der Vampyr (1828), Templer und Jüdin (1829), Scotten Ivanhoe lanean oinarritua, eta Hans Heilig (1833), operarik famatuena. Antzerkirako musika ere idatzi zuen, ganberako musika, liederrak, baladak, ahotserako eliza-musika eta pianorako musika.

Heinrich August Marschner

Bizitza
JaiotzaZittau1795eko abuztuaren 16a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaHannover1861eko abenduaren 14a (66 urte)
Hobiratze lekuaNeustädter Friedhof (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna
Marianne Marschner (en) Itzuli
Therese Marschner (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
musika klasikoa
incidental music (en) Itzuli

IMDB: nm2498750 Musicbrainz: 24e546a2-d720-4ca7-b127-4919745e8faa Discogs: 2225453 IMSLP: Category:Marschner,_Heinrich Allmusic: mn0001778230 Find a Grave: 99607930 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu