Heiner Müller (Eppendorf, Saxonia, 1929ko urtarrilaren 9a - Berlin, 1995eko abenduaren 30a) alemaniar antzerkigilea. Bigarren Mundu Gerraren azken egunetan zerbitzu militarra egitera derrigortu zuten eta amerikar soldaduek preso hartu zuten; 1949an itzuli zen Alemaniako Errepublika Demokratikora. 1950eko hamarraldian, liburu-denda batean eta kazetari gisa aritu zen lanean; aldi berean, antzerki-lanak idazten zituen. Estreinatu zen lehenengo lana Mundua izutu zuten hamar egun (1957) izan zen, arrakasta handia izan zuena. Ondoren Nekazariak (1961) idatzi zuen, baina debekatu egin zuten errealistegia zelako. Eraikuntza lana (1965), berriz, Erich Honecker politikariak salatu egin zuen, lan horretan langileei dirua ematen zien funtzionario bat ageri baitzen, lana lehenago amai zezaten. Hala, Müllerrek erabaki zuen ez zuela arazo gehiago nahi eta antzinako greziar tragedien egokitzapenak egiten hasi zen. Baina 1979an Alemaniari buruzko lanetara itzuli zen, Prusiako Grundling Federicoren bizitza, Lessingen ametsa eta oihua lanarekin. Alemania Demokratikoa desagertu zenean, Müllerrek Hamlet/Hamlet makina (1990) aurkeztu zuen Berlingo Alemaniar Antzokian. Berliner Ensemble antzerki konpainiako zuzendari izan zen.

Heiner Müller

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakReimund Heiner Müller
JaiotzaEppendorf1929ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBerlin1995eko abenduaren 30a (66 urte)
Hobiratze lekuaDorotheenstadt cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: laringeko minbizia
Familia
AitaKurt Müller
Ezkontidea(k)Inge Müller (en) Itzuli  (1954 -  1966)
Brigitte Maria Mayer (en) Itzuli  (1992 -  1995)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, poeta, film-zuzendaria eta errealizadorea
Lantokia(k)Berlin
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Izengoitia(k)Max Messer
Genero artistikoaolerkigintza
antzezlana
Prosa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialista Batua

heinermueller.de
IMDB: nm0618179 Musicbrainz: 86a833c6-6a40-4b11-b760-24337ffd0856 Discogs: 233317 Find a Grave: 133382611 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heiner Müller