Hegoaldeko Gales (galesez De Cymru eta ingelesez South Wales) Galesko hegoaldeko eskualde edo eremua da. Ekialdean Ingalaterrarekin mugatzen du, hegoaldean Bristolgo kanalarekin, ipar eta mendebaldean Erdialdeko Gales eta Mendebaldeko Galesekin.

Hegoaldeko Galesen kokapen mapa (gorriz).

Galesko nahiz Erresuma Batuko hego-mendebaldeko eremu populatuena da, 2,2 milioi biztanleen bizilekua. Galesko biztanleri osoaren 3/4 bertan bizi dira, batez ere Cardiff hiriburuan (350.000 biztanle inguru), bai eta Swansea (240.000 biztanle) eta Newport (150.000 biztanle) hirietan ere.

Brecon Beacons Parke Nazionalak Hegoaldeko Galesko azaleraren herena barne hartzen du, tartean Pen y Fan mendia, Snowdoniatik hegoaldera dagoen Galesko gailurrik garaiena dena.

Berez, eremu historikoa da, gaur egun ez dago ongi zehaztua, historikoki Glamorgan eta Monmouthshire konderri historikoak barne hartzen zituen, batzutan mendebalderago dauden Carmarthenshire eta Pembrokeshire ere bere barnean zeudela ere jotzen zen. Jada Brecon Beacons eta Black Mountains mendietatik iparraldera dauden lurraldeak Erdialdeko Gales eskualdearen barnean daudela onartu ohi da.


Kanpo estekak aldatu

51°41′N 3°23′W / 51.683°N 3.383°W / 51.683; -3.383