Hegoaldeko Aral itsasoa

Hegoaldeko Aral itsasoa antzinako Aral itsasoaren lehortzearen ondorioz geratutako iparraldeko zatiari deitzeko erabilitako izena da. Itsasoak 13.000 kilometro koadroko azalera dauka, eta gehienezkoa 45 metrokoa da itsasoaren mendebaldeko aldean.

Hegoaldeko Aral itsasoa
Datu orokorrak
Motaformer lake (en) Itzuli eta aintzira
Azalera3.500 km²
Sakonera40 m
15 m
Geografia
Map
Koordenatuak45°00′N 58°30′E / 45°N 58.5°E / 45; 58.5
Estatu burujabe Kazakhstan
Region of KazakhstanAktobe probintzia
Hidrografia
Betebidea

Itsasoa 1987an sortu zen, ibaien ur-emaria nekazaritzarako desbideratutzeak Aral itsasoaren pixkanakako lehortzea eragin eta urteetako uren jaitsiera zela-eta. Kazakhstanen lurretan dagoen Iparraldeko Aral itsasoa ez bezala, hegoaldeko zatiaren gehiengoa Uzbekistanen dago, eta nekazaritzak herrialdean duen garrantzia dela-eta, gaur egun itsasoa erabat utzirik dago.

Ezaugarriak aldatu

2006an hegoaldeko itsasoak bi zati nagusi zituen, mendebaldekoa eta ekialdekoa. Mendebaldeko zatia Aral itsasoak sakonera handiena zuen guneak osatzen du, gehienezko sakonera 50 metrokoa zen 2006an. Ekialdeko zatia, bestalde, sakonera txikiagokoa zen, 3-4 metro baino ez.

2009ko udan ekialdeko zatia erabat lehortu zen eta gaur egun Hegoaldeko Aral itsasoa mendebaldeko zatira mugatzen da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Uzbekistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.