Hegoafrikar zuriak, europar jatorria duten hegoafrikarrak dira. Kultura, historia eta maila linguistikoari dagokionez bi taldetan banatzen dira: afrikaansez mintzatzen direnak (gehienbat nederlandar, alemaniar eta frantses jatorria dutenak) eta Ingelesez mintzatzen diren anglo-afrikarrak (gehienbat britainiar eta irlandar jatorria dutenak). Hegoafrikako biztanle zurien hiru bostenak (gutxi gorabehera %60) afrikaans hiztunak dira, eta gainerako bi bostenak (%40) ingeles hiztunak. Biztanle zurien %1 portugesez mintzatzen da.

Hegoafrikar zurien kokaleku nagusiak, herrialde hartan.

Hegoafrikar zuriak beste afrikar talde zuri batzuetatik bereizten dira ez bakarrik biztanleria osoaren barruan duten ehuneko handiarengatik, baizik eta nazio bat eratzen dutelako. Afrikanerren kasuan, hizkuntza, kultura eta eliza propioa garatu dute Afrikan. Afrikaner nazioaren historia Afrikako zurien lehen kokapenean du hastapena, Jan van Riebeeck nederlandarra 1652an heldu zenean hain zuzen ere. Hori dela eta, beste zuri taldeak baino lehenagotik errotu ziren Afrikan.

Hegoafrikako zuriak Afrikako tamaina handiko azken zuri taldea da, beste herrialde batzuetan zeuden zuri taldeak ia desagertu direlako. Hegoafrikako zuriek ekonomian eta politikan oraindik botere handia dute, beste herrialde batzuetan —Zimbabwen, adibidez— ez bezala. Gutxi gorabehera 4,5 milioi zuri aurki bizi dira Hegoafrikan, biztanleen %9. Proportzio hori asko jaitsi da 1994an apartheida bukatu zenetik, milioi bat zurik herrialdea utzi dutela kalkulatu baita.

Kanpo estekak aldatu