Hegoafrikako probintziak

Hegoafrika bederatzi probintziatan banaturik dago. 1994ko hauteskundeen ondoren, herrialdeak beretu zituen bantustanak, eta lehengo lau probintziak bederatzitan banatu ziren.

Historia aldatu

Apartheidaren garaian, Hegoafrikako beltz gehienak homeland edo bantustan izeneko hamar barrutitan bizi ziren, asko eta asko hirietara lanera joan ohi zen arren; gobernuak osatuak ziren bantustanak, tribu erreserbak biltzeko asmoz. 1970eko hamarkadaren bukaera aldetik aurrera, bantustan haietako lau independente egin ziren, eta errepublika bihurtu (Transkei, Ciskei, Venda eta Bofuthatswana), eta seik barne autonomia lortu zuten (haien artean Kwazulu). Banaketa hori, ordea, ez zen onartu, ez Nazio Batuen Erakundean, ez nazioartean oro har. Izan ere, finantzetan Hegoafrikaren guztiz mendeko ziren, eta langileen hornitzaile: horrez gainera, gobernuak bantustan independenteetakoei hegoafrikar naziotasuna kendu ohi zien eta, hala, beltzak –lana Hegoafrikan eginik–, atzerritarrak ziren bere aberrian.

1994ko hauteskundeen ondoren, Hegoafrikak beretu egin zituen bantustanak, eta, egoera berria azpimarratu nahian, lurraldea bederatzi probintziatan banatu zen:

  1. Lurmutur Mendebaldea (Western Cape): lehengo Lurmutur probintziaren hego-mendebaldea.
  2. Lurmutur Iparraldea (Northern Cape): lehengo Lurmutur probintziaren iparraldea
  3. Lurmutur Ekialdea (Eastern Cape): lehengo Transkei eta Ciskei bantustanak eta Lurmutur probintziaren hego-ekialdea, gehi Indiako ozeanoko Eduardo Printzearen uharteak.
  4. KwaZulu-Natal: Natal eta Zululand.
  5. Estatu Askea (Free State): lehengo Orangeko Estatu Librea eta zenbait bantustan.
  6. Ipar-mendebaldea (North West): lehengo Transvaal mendebaldea, Lurmutur probintziaren iparraldea eta Bophuthatswana bantustana.
  7. Gauteng: lehengo Pretoria-Witwatersrand-Vereeniging.
  8. Mpumalanga: lehengo Transvaal ekialdea.
  9. Limpopo: lehengo Transvaal iparraldea.

Probintziak aldatu

Probintzia Hiriburua Hiri handiena Eremua[1] (km2) Biztanleria (2016)[2] Dentsitatea (bizt/km²)
Lurmutur Ekialdea Bhisho Port Elizabeth 168.966 6.996.976 41,4
Estatu Askea Bloemfontein Bloemfontein 129.825 2.834.714 21,8
Gauteng Johannesburg Johannesburg 18.178 13.399.724 737,1
KwaZulu-Natal Pietermaritzburg² Durban 94.361 11.065.240 117,3
Limpopo Polokwane Polokwane 125.754 5.799.090 46,1
Mpumalanga Mbombela Mbombela 76.495 4.335.964 56,7
Ipar-mendebaldea Mahikeng Rustenburg 104.882 3.748.435 35,7
Lurmutur Iparraldea Kimberley Kimberley 372.889 1.193.780 3,2
Lurmutur Mendebaldea¹ Lurmutur Hiria Lurmutur Hiria 129.462 6.279.730 48,5

¹: Eduardo Printzearen uharteak Indiako ozeanoan dagoen Hegoafrikaren lurraldea da, administratiboki Lurmutur Mendebaldeko probintzian kokatua.

²: Pietermaritzburg eta Ulundi KwaZulu-Natal probintziako hiriburuak izan ziren 1994tik 2004ra.

Erreferentziak aldatu

  1. Stats in Brief, 2010. statssa.gov.za (Noiz kontsultatua: 2022-1-17).
  2. Stats in Brief, 2016. cs2016.statssa.gov.za (Noiz kontsultatua: 2022-1-17).

Kanpo estekak aldatu