Hego Txinako tigrea edo Amoy tigrea (Panthera tigris amoyensis) desagertzeko zorian dagoen tigrea da. Gaur egun bizileku naturalean 10-30 ale bizi direla uste da eta 60 ale babestokietan [1]. Bere jatorrizko bizilekua Txinako baso eta zelaiak ziren, baina hortik 1994an desagertu zen. CANTON ZOOak tigre hauen zelulak gordetzen hasi da, behin betiko ez desagertzeko.

Hego Txinako tigre
Hego Txinako tigrea
Irudi gehiago
Iraute egoera

Galzori larrian, agian desagertua basatian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
EspezieaPanthera tigris
Azpiespeziea Panthera tigris amoyensis
Banaketa mapa

Bere ezaugarriak, oso berdintsuak dira lehenago Siberian bizi izan zen beste espezie batena. Espezie nahiko handia da; arrak gehienez 170kg eta emeak 112kg. Luzeran, arrak 2,45 m buztanetik burura eta emeak 2,30m. Ilea laranja kolorekoa dauka eta marra beltzak beste espezieek baino banatuagoak .

1959an 4000 buru zeuden Heibei probintzia eta Hong Kong lurraldeen artean banatuta. Baina 17 urteetan 200 aletara murriztu zen populazioa. 1981an CITES hitzarmenak desagertzeko arriskudun azpiespezietzat hartu zuen eta 1988an gobernu txinatarrak animali babestuen zerrendan sartu zuen.

Tigre txinatarraren naturara buelta aldatu

«Save Chinàs Tigers» erakunde ingeles-hegoafrikarrak eta «Chinese Tigers South Africa» akordio bat sinatu zuten tigre batzuk Hegoafrikako erreserba batera eramateko; naturan irauteko gauza batzuk ikasteko. Proiektu honen azken helburua tigreak naturara bueltatzea zen.

Gaur egungo egoera aldatu

Baserritar batzuen esanetan 2 metrotako tigre bat ikusi zuten pasa den ekainean. Hau egiaztatzeko 30 zoologoko talde bat Zhenping y Pingli lurraldeetan aztarnak jarraitzen ari izan dira. Zoologoak esan dute tigreen aztarnak ikusi dituztela, entzun dituztela eta baieztatu dute tigre basatiak daudela. Baina bakarrik 10 buru daude eta desagertzeko arriskuan dauden animalien zerrendako lehen felinoa da.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu