Hegazkin-basea edo aire-basea (ingelesez: Airbase, air force base edo military Airfield, military airport eta air force station) aireontzi militarrak artatzeko balio duen aerodromoa da, hegazkintza militarrari laguntzeko instalazio guztiak dituena.

Lajeseko hegazkin-basea, Azoreetan (Portugal)

Instalazioak aldatu

Hegazkin-base batek aireportuko instalazio zibilak ere baditu, esaterako, aireko trafikoa kontrolatzeko, erreskateetarako eta suteak itzaltzeko zerbitzuak. Hegazkin-base batzuek hegazkinak mantentzeko zerbitzuak, babestutako hangarrak edo lurpeko hangarrak ere badituzte, hegazkinak etsaiaren erasoetatik babesteko. Ehiza-hegazkinek beren lehergailuak biltegiratu behar dituzte. Hegazkin-basea arma antiaereoek eta tropen babes indarrek defenda dezakete.

Normalean, Hegazkin-baseek aireontziak esleituta izaten dituzte, baina aparkatzeko base deiturikoak ere badaude, "Aireontzirik esleituta ez dutenak eta beste base batzuetako aireontziak hedatzeko erabiltzen direnak. Horrela, hegazkinak lehorrean suntsitzeko aukerak murrizten dira, eta haien irismena eta estaldura-eremua handitzen dira.

Aireportu zibilek ez bezala, Hegazkin-baseek kutsadura akustiko eta atmosferiko maila txikiak sortzen dituzte (hegazkin gutxi daudelako). Segurtasun arrazoiak direla medio, Hegazkin-base gehienak biztanle gutxiko eremuetan daude, eta hirigune handietatik urrun.

Hegazkin-base txiki baten adibidea hegazkin-ontzia da.