Hedoi Etxarte

euskal idazlea

Hedoi Etxarte Moreno (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1986ko apirilaren 28a - ) euskal idazlea eta biolin-jotzailea da. Aitor Etxarte pedagogoaren semea da. Biolinean lizentziaduna da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Itzulpengintza eta Interpretazioan Euskal Herriko Unibertsitatean. Iruñeko Katakrak[1] liburu dendako kidea da eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea, Berria egunkarian Larrepetit atalean idazten du artikulua larunbatetan.

Hedoi Etxarte

Bizitza
JaiotzaIruñea1986ko apirilaren 28a (37 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaAitor Etxarte Berezibar
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, poeta eta biolin-jotzailea
Musika instrumentuabiolina

Inguma: hedoi-etxarte Literaturaren Zubitegia: 825

Bi poema liburu plazaratu zituen Susa argitaletxearekin, 2008an Suzko lilia eta 2012an Sinplistak. Bestalde, Alain M. Urrutiarekin Ihes ederra nobela grafikoa egin zuen Alberdania argitaletxearen eskutik. Lanok katalanez (La bella fugida, Hedoi Etxarteren itzulpena eta Alain M. Urrutiaren muntaketa, Alberdania) eta espainolez (La bella huida, Carme Oliverasen itzulpena eta Alain M. Urrutiaren muntaketa, Alberdania) ere argitaratu ziren. 2014an Wagner auziaz[2] saiakera filosofikoa argitaratu zuen Richard Wagner musikagileari buruz; Robert Wangermee, Catherine Clement, Slavoj Zizek eta Alain Badiou pentsalariek idatzitako testuak euskaratu eta berak idatzitako Iraultza artistiko-politiko baten kasua hitzaurrearekin.

Lanak aldatu

Poesia aldatu

Nobela grafikoa aldatu

Itzulpena aldatu

Saiakera aldatu

Biolina aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Hedoi Etxarte, Katakrak proiektuko kidea. . Argia, 2015eko abenduak 20. Noiz kontsultatua: 2017-04-30
  2. Wagner, etenik gabeko eztabaida beti gaurkoa. . Berria, 2015eko irailak 17. Noiz kontsultatua: 2017-04-30

Kanpo estekak aldatu