Hector Bianciotti (Luque, Argentina, 1930eko martxoaren 18a - Paris, 2012ko ekainaren 11) frantses idazlea izan zen, jatorriz argentinarra. Nekazari-familia batean jaio zen, eta ikasketak Morenoko frantziskotarren seminarioan egin zituen. 1955ean, Europara joan zen. Erroman hartu zuen bizilekua lehenbizi, eta Parisen, ondoren. Frantses hiritartasuna hartu zuen 1981ean. Lehenengo eleberriak gaztelaniaz idatzi zituen: Los desiertos dorados (1967), Detrás del rostro que nos mira (1969), Claridad desierta (1972) eta La Busca del Jardin (1977). Antzerki-lan bat (Los otros, una noche de verano, 1970) eta eleberri laburrak (El amor no es amado, 1983) ere plazaratu zituen. Frantsesez idatzi zuen lehenengo eleberriak, Sans la miséricorde du Christ (1985) lanak, Femina saria irabazi zuen. Sentimenduen, paisaien eta sentipenen misteriora iristea bilatzen du bere lanetan: Seules les larmes seront comptées (1988), Ce que la nuit raconte au jour (1992), le Pas si lent de l'amour (1995). 1996an, Frantses Akademiako kide hautatu zuten.

Hector Bianciotti

Vice Chair of the French Academy (en) Itzuli

1996ko urtarrilaren 18a - 2012ko ekainaren 12a
André Frossard - Dany Laferrière (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCalchín Oeste (en) Itzuli1930eko martxoaren 18a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 16. barrutia2012ko ekainaren 12a (82 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Vaugirard (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k)Le Nouvel Obs (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
comité de lecture des éditions Grasset (en) Itzuli
comité de lecture des éditions Gallimard (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0080701 Find a Grave: 91816732 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu