Heb Seda edo Sed Jaia, ziur aski, Antzinako Egiptoko faraoien ospakizunik garrantzitsuena izan zen. Jaialdi honen xedea, faraoiaren naturaz gaindiko energia eta indar fisikoaren berriztapena zen, dirudienez.

Den faraoiaren taulatxo eponimoa, bere Heb Seda deskribatzen, Abidoseko bere hilobian aurkitua. British Museum

Palermoko Harrian dokumentatua dago, I. dinastiako garaitik, Ptolomeotar dinastia arte mantenduz, zeremonia, hau, grezierara, "hogeita hamar urteen jaia" bezala itzuli izan zenean. Faraoi batzuek, Amenofis III.a eta Ramses II.ak bezala, dirudienez, euren lehen Heb Seda, euren erregealdiko 30 edo 31. urtean ospatu zuten, eta, ondoren, hirugarren urte bakoitzean, jaialdia ospatzeko arau orokorra izan zela ustez, salbuespen batzuk egon ziren arren.

Ez da mantendu jaialdi hau argi azaltzen duen eskuizkriburik, lekukotza bakar bezala, margolan inskripzioak bakarrik geratu direlarik, non atal ezberdinak irudikatzen diren, baina gertaeren ordena kronologikoa zehaztu gabe. Hoberen kontserbatuta dagoen eszena multzoa, Nyuserra faraoiaren Eguzki Tenpluan aurkitu zen, Abu Guraben, tenpluko baxuerliebeak, zenbait bildumatan sakabanatuta aurkitzen diren arren.

Heb Sed jaialdiaren zeremonia nagusiak aldatu

 
Baxuerliebeak Snefru faraoiaren Heb Seda erakutsiz. New Yorkeko Museo Metropoliarra.
  • Heb Sedaren hasiera, sortze erritu batzuekin
  • Faraoia, eraikuntza lanak eta abere errolda aztertzen
  • Prozesioa: Erregea, lehen aldiz agertzen da Heb Sedeko jantziarekin, bere ondoan, bere seme-alabak agertzen dira.
  • Zeremonia eraikinean: altzarien prozesioa (lehoi itxurakoak) faraoiaren berpizte eta birsortzerako
  • Herrialdeko eskualde guztietako egiptoarrak erregearen aurrean agertzen dira
  • Egiptoarrak berriz agertzen dira erregearen aurrean
  • Min jainkoaren prozesioa
  • Erregea Upuaten kaperaren aurrean, non ukendua igurzten den. Erregeak bere jantzia aldatzen du erritu lasterketarako. Lasterketa hau, dirudienez, jaialdiko zatirik garrantzitsuena da. Sarri, jaialdi osoa sinbolizatzen du.
  • Abereen errolda, abereak jainkoei aurkeztuz.
  • Erregea, sedia gestatoria delako aulki eramangarrian esertzen da.
  • Erregearen prozesioa aulkian.


Kanpo estekak aldatu