Haur-literatura gisa haur irakurleari zuzendutako literatura hartzen da, hau da, gizarteak umeentzat egokitzat jo duen literatura-testuen multzoa da, horiek ulertu eta goza dezaketelako, irakurle gazteenek berezkotzat hartzen dituzten. Kategoria honetan ere jatorrian irakurle helduengan pentsatuz idatzi ziren testu asko hartzen dira, esaterako, Gulliverren bidaiak, Altxorraren uhartea, Oihaneko liburua, edo Platero eta biok. Hori kontutan hartuta, haur-literatura haurrek ere irakurtzen duten literatura bezala defini genezake.

Haurrak liburuekin jolasten.
Grimm anaiak.
Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburuaren irudia.

Historia aldatu

Erdi Aroan aldatu

Haurtzaroaren kontzepzioa Europako gizarteetan Aro Modernoa heldu arte ez da sortzen eta XIX. mende arte ez da orokortzen. Erdi Aroan ez zegoen kontzepzio hori eta, ondorioz, berezko literatura lanen beharraren kontzientzia ez zegoen. Mende horietan literatura elizaren eskuetan zegoen eta haren helburu didaktikoa erabateko lehentasuna zuen. Erdi Aroan eta Pizkundean haurrek bestiarioak eta abezedarioak irakurtzen zituzten. Baziren beste lan klasiko batzuk, adibidez Esoporen Alegiak, publiko horri zuzentzen zitzaiona.

XVII-XVIII. mendeetan aldatu

XVII. mendearekin panorama hori aldatzen hasten da. Gero eta lan gehiagoren edukiak fantasian oinarritzen dira; nolabait herriaren mitoak, kondairak eta ipuinak biltzen dira. Horrela, Frantzian, Jean de La Fontaine eta Jean-Pierre Claris de Florian Alegiak biltzen dituzte; Charles Perrault ahozko tradizioaren ipuinak literaturara eraman zituen; François Fénelonek Telemako eleberria idatzi zuen; Jeanne-Marie Leprince de Beaumontek, 1757an, Magasin des enfans liburua plazaratu zuen (hemen Ederra eta Piztiaren mitoa jaso zuen lehen aldiz). Eredu horiek eta literatura klasikoarenak jarraituz, alegiaren generoa modan jartzen da: Félix María Samaniego, Tomás de Iriarte... Mende horretan ere haur literaturako ezinbestekoak izango diren bi liburu plazaratu ziren: Jonathan Swiften Gulliverren bidaiak (1726), eta Daniel Defoeren Robinson Crusoe (1719). Hauen bidez haur literatura abenturazko mundura ireki zen.

 
Perraulten Txano Gorritxo ipuineko eszena ezaguna, amona eta otsoarekin; zenbait bider euskarara egokitua eta itzulia.

Hauen artean, Perraultek zenbait itzulpen izan ditu euskara, Juan Anjel Etxeberriaren 1969ko Perrault'en ipuiak bildumarekin hasita. Ondoren etorri ziren Txano gorritxo (T. Goikoetxea 1980 eta Txillardegi 1984) eta beste hainbat[1].

XIX. mendean aldatu

XIX. mendearekin eta Erromantizismoarekin haur literaturaren urrezko mendea ireki zen. Haur literaturaren barruan kokatuko diren lan asko plazaratu ziren:

XX. mendean aldatu

Poliki-poliki haur literatura, gazte literaturarekin nahastuta, kategoria propioa gisa onartu egiten da. Ezagutzera ematen dira generoaren benetako klasikoak: Peter Pan, Haizea sahatsetan, Printze txikia, Pippi Kaltzaluze... Egile batzuk benetako haur literaturaren espezialistak gisa ezagutzen dira: Richmal Crompton, Enid Blyton, Roald Dahl, Gianni Rodari, Michael Ende, René Goscinny, Gloria Fuertes...

Helburuak aldatu

Haur-literatura, batez ere, plazer iturri bat da, baina haur bakoitzaren esperientzia aberasteko bide bat ere bada, irudimena eta sormena sustatzeko tresna gisa erabiltzen baitu, fikziozko arte-lanen irakurketetatik abiatuta. Era berean, haurrek irakurtzeko ohitura hartzen dute liburuetara hurbiltzearen bidez, literatura-lanen aukeraketan lehentasun-irizpideak sortzea sustatuz, eta bakoitzean kanon pertsonal bat garatuz. Hizkuntza-trebetasunak eta goi-mailako prozesu kognitiboak garatzeko oso tresna didaktiko garrantzitsua da.

Dena dela, Xabier Etxaniz Erleren hitzetan, “haur eta gazte literatura, haurrentzat edo gazteentzat idatzia izan ala ez izan, haiei atsegina sentiarazten dien testu multzoa da. Testu multzo horrek, gainera, hiz kera berezia izan beharko luke”[1]. Gaur egungo ikuspegitik, horrelako literaturak ez luke helburu hezitzaile edo ideologiko zehatzik izan behar: testu atsegin eta erakargarriak dira, besterik gabe.

Haur eta gazte literatura ez da haurrek edo gazteek irakurtzen, ulertzen eta disfrutatzen duten literatura; helduek ere irakur, uler eta goza dezaketena baizik. Beraz, helduen literaturan erabilitako irizpide berberak erabil daitezke hauetan ere, baina horretaz gain beste zerbait ere har daiteke aintzakotzat: ulermena eta ez bakarrik hizkuntz irizpideekin, baita kultur esperientziaren, jakituriaren, edota gure espektatiben arabera ere. Haurra garatze prozesu batean guztiz sarturik dagoen gizakia da, etengabeko aldaketan, eta ezaugarri hauek zaildu egiten dute haur literaturaren kontzeptua zehaztea, beraien definizioa zaila den neurrian.[2]

Haur literatura motak aldatu

Haur literatura sailkatzeko modu asko daude, esaterako generoen arabera. Haur literaturan generoak tekniken, tonuaren, edukiare edo luzeeraren arabera antolatu daitezke. Nancy Anderson irakasleak, Floridako Hegoaldeko Unibertsitatea, sei kategoria nagusi aipatu ditu, tartean azpigeneroak jasoz:

  • Liburu marrazkidunak, horien artean kontzeptuak ikasteko liburuak, liburu mutuak e.a.
  • Komikiak edo tebeoak. Hauen bidez erraztasunez irakutzen eta ortografia ikasten dute.
  • Literatura tradizionala.
  • Moldaketak. Liburu klasikoak haurrek ulertzeko moduan errazten dira.
  • Herri literatura. Literatura handiak askotan baztertzen dituen generoak dira: abenturazko liburuak, Far Westeko historioa, beldurrezko narrazioak...
  • Fikzioa, fantastikoa zein errealista.
  • Biografiak eta autobiografiak.
  • Poesia. Oinarrian herri literatura tradizionala dago.
  • Haur antzerkia.

Euskarazko haur literatura aldatu

Euskarazko haur liburugintza XX. mendeko lehen hiru hamarkadetan hasi zen, baina mendearen 2. erdian, eta Ipar Euskal Herrian bereziki, egin ziren haurrentzat idatzitako testuen lehen lan oparoenak: Oxobiren Haur elhe haurrentzat (1945); eta batez ere Marijane Minaberriren Itxulingo anderea (1963), eta Xoria kantari ( 1965). Balio estetikoa nagusitzen da haurrentzako liburu hauetan[1].

20. mendeko azken bi hamarkadetan, izugarrizko hazkundea izan du euskarazko haur eta gazte literaturak.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu