Hatortxu Rock euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun jaialdia da[1].

Jatorria aldatu

 
Lendakaris Muertos 2017an Lakuntzan ospaturiko edizioan.

Hatortxu Rock jaialdia 1999an sortu zen, euskal preso politikoei eta hauen senideei elkartasuna erakusteko asmoz eta sakabanaketaren ondorioz jasaten zuten egoera salatzeko asmoz.

Hatortxu Rock-ek bereziki bi helburu nagusi ditu; euskal errepresaliatu politikoen egoera salatzea eta, bestalde, dispertsio politikoak presoen senideengan sortzen dituen gastu ekonomikoak samurtzea. Musikarekin uztarturik, helburu hauek jendearengana iristen saiatzen dira; hainbat musika talderen emanaldiak dira jaialdiko oinarria.[1]

Auzolana aldatu

Hatortxu Rock jaialdiaren antolakuntza taldea modu boluntarioaren aritzen da eta, talde honetaz gain, urtero hainbat pertsona boluntario egoten dira festibalak irauten duen denboran kargu eta zeregin desberdinetan: segurtasuna bermatzen, soinu eta kamera teknikari moduan besteak beste[2]. Horrela, sarrerekin irabazten den dirua presoen familien gastuetara bideratzen da. Honen erakusgarri da Iñaki Alforjak 2017an Hatortxu Rocken 20.urteurrenerako egin zuen dokumentala: “Elkarrekin edozer dugu posible”. Bertan, 20 pertsona baino ez dira agertzen. Edizio horretan 6.000 boluntario egon ziren.[3][4]

Edizioak aldatu

1999tik ia urtero ospatu da Hatortxu Rock jaialdia. 2021ean azken momentuan jaialdia bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek, COVID-19 pandemiaren egoeragatik[5]. Aurreko urteko edizioan, 2020an, aurreikuspen handiagoz internet bidezko jaialdia antolatu zuten[6].

2017ko uztailean, Euskal Herriak inoiz ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena antolatu zen Hatortxu Rocken 20. urteurrenerako[7]. Edizio horretan 6.718 pertsona boluntario aritu ziren jaialdia antolatzen, auzolanean eta elkartasunean lan egiten. 20. urteurrena zela eta hainbat faktore aldatu zituzten. Lakuntzan, Nafarroan, egin zen; 4 egun iraun zuen, 2017ko uztailaren 27tik 30era; 85 musika taldek parte hartu zuten eta milaka pertsona joan ziren.[8]

Covid-19 aldatu

COVID-19 pandemiak Hatortxu Rocken bi ediziori eragin zion zuzenean.

2020ko edizioari dagokionez, abenduaren 26an egin zen eta internet bidezkoa izan zen, bakoitzak bere etxean ikusi behar izan zuen. Protagonista nagusia musika izan zen, baina kulturarekin zerikusia duten beste hainbat ikuskizunek ere lekua izan zuten.[9]

2021an Hatortxu Rock berriz ere modu presentzialean egiteko prestakizun guztiak egin zituzten, baina pandemiaren bilakaeraren ondorioz azken momentuko erabakia hartu behar izan zuen antolatzaile taldeak, jaialdia bertan behera utziz. Honen ondorioz, 2022rako bi data aurkeztu zituzten: udararako bata (uztailaren 28 eta 29an) eta neguko ohikoa bestea (abenduaren 17an)[9].

Musika taldeak aldatu

Hauek izan dira edizio bakoitzean parte hartu duten musika taldeak:

Edizioak Musika taldeak
1. edizioa ( 1999) Su Ta Gar · Kashbad · Joxe Ripiau · Marea · Drindots
2. edizioa Su Ta Gar · Dank · Betagarri · Marea
3. edizioa Berri Txarrak · RIP · Skalariak · Etsaiak  · Na Tua Man · Ken Zazpi · Banda Bassotti
4. edizioa Ekon · Su Ta Gar · Soziedad Alkoholika · Marea · Baldin Bada · Kuraia · Doctor Deseo
5. edizioa Berri Txarrak · Betagarri · The Bon Scott Band · Hamlet · Su Ta Gar · Trikidantz · Ken Zazpi · Futter
6. edizioa Xabi (Etzakit) · Inigito (Txapelpunk) · Drogas eta Boni (Barricada) · Norton (EH Sukarra) · Aitor (Su Ta Gar) · Aitor (Latzen) · Josetxu (Piperrak) · Gorka (Berri Txarrak) · Alex (Exkixu, Gatibu) · Andoni (Delirium Tremens) · Tonino Carotone · Xabi (Urtz) · Aritz (Deabruak Teilatuetan) · Auo (Etsaiak) · Eñaut (Ken Zazpi)
7. edizioa Kaotiko · Habeas Corpus · Kuraia · Soziedad Alkoholika · Etsaiak · Gaupasa
8. edizioa Soziedad Alkoholika• Anestesia • Gatibu • Piperrak • Habeas Corpus • Gaupasa • Dj ElepuntoRekia
9. edizioa Deabruak Teilatuetan · Berri Txarrak · KomaKautaNarco · KhamulHesianSKT SekuentziaXopapoLaia • Dj Elepunto • Dj TaloDj PutxeroDj Nari
9,5. edizioa Kop • Kauta · Zea Mays · EH Sukarra · Su Ta Gar · Anestesia · Des-kontrol · Txarrena · Hesian · Tximeleta · Dj Elepunto · Dj Nari · Dj Jotatxo · Dj Nabasa
10. edizioa Gatillazo · Kaotiko · Etsaiak · RIP · Ekon · Reincidentes · Banda Bassotti · Kop · Dj Jotatxo · Des-kontrol · Kauta · Boom Club · Banda Batxoki · Hesian · The Kluba · Hora Zulu · Strawberry Hardcore · Xasta · Amaiur · Korunba · Elektrotxaranga · Apurka · Egurre · Impekables · The Sekta · Jabi Gutierrez · Koma · Parabellum · Piperrak · Narco · Berri Txarrak · MAK · Doctor Deseo · Akatu · La Pulqueria · Eina · Deabruak Teilatuetan · El Trono de Judas · Aran · Habeas Corpus · Lendakaris Muertos · Governors · Watson · Morau eta Agoteak · Khous · Neguri Gorriak · Tximeleta · Dj Elepunto · Desechos · Arima sutan · Ze esatek! · Lor · Orkresta
11. edizioa Bizardunak · Ken Zazpi · Boikot · Def Con Dos · Goar Cicatriz · Obrint Pas · Trikidantz · Soziedad Alkoholika · Dj Elepunto · Dj Nari · Dj Jotatxo · Dj Anabasa
12. edizioa Zea Mays · Kerobia · Governors · Vomito · Kaotiko · ZTK Rap · Amaiur · Gatibu · Vendetta · Berri Txarrak · Dj Elepunto · Dj Nari · Dj Jotatxo
14. edizioa Nekez · Koma · Habeas Corpus · Zea Mays · Gatillazo · Canteca de Macao · Keu Agirretxea & Fignuh Experience · Doctor Deseo · Selektah Stepi & Kenitra Bad Sound System · Deskontrol · El Drogas · Tximeleta
15. edizioa Fermin Muguruza Kontrakantxa · Berri Txarrak · Riot Propaganda · Los Chikos del Maiz · Habeas Corpus · La jodedera · Iheskide · Dj Jotatxo
16. edizioa Obrint Pas · Glaukoma · Soziedad Alkoholika · Governors · Flitter · Non Servium · Skakeitan · El Trono de Judas · Willis Drummond · Kaotiko · Ze esatek! · La Raíz
17. edizioa Kop · Talco · Narco · Hesian · Kashbad · Aspencat · Vendetta · Estricalla · Esne Beltza · Izerdi Gorria · Arkada Social
18. edizioa Riot Propaganda · Soziedad Alkoholika · Non Servium · Gatillazo · Anestesia · Oliba Gorriak · ETS · Skakeitan · Skatu · Zoo Posse · Los Zopilotes Txirriaos
19. edizioa Habeas Corpus · Esne Beltza · Green Valley · La Pegatina · Reincidentes · Mafalda · Joxe Replay · Arkada Social · Lehendakaris Muertos · AFU · Marianitoz Blai · Dj Bull
20. edizioa Governors · Esne Beltza · Berri Txarrak · Betagarri & Xavi Sarrià i Miquel Gironès (Obrint Pas) · Arkada Social · Ken Zazpi · Reviverb Live · Juantxo Skalari & La Rude Band · Dj Reimy · Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band · Sara Hebe · Skontra · Dremen · Sorkun · Willis Drummond · Anari · Doctor Deseo · Jo & Swissknife · Gozategi · Porco Bravo · Su Ta Gar · Zartako-K · Enkore · Vendetta · Liher · El sonido de la metralla · Bultz · Itaca Band · Trikidantz · Mafalda · Gatibu · El Corazon del Sapo · Porrotx · Gatillazo
21. edizioa Soziedad Alkoholika · Willis Drummond · Skakeitan · Rude Pride · Desakato · Glaukoma · Xavi Sarrià · Anita Parker · Gatillazo · Huntza · Las Tea Party / Woman Powah · Los Zopilotes Txirriaos
22. edizioa Zartako K · Mafalda · Kaleko Urdangak · Talco · Belako · Des-kontrol
23. edizioa Oi! The Arrase · Huntza · Iheskide · Gatibu · Su Ta Gar · Los Zopilotes Txirriaos · Skabidean & The Black Birds · Rotten XIII · Tremenda Jauría · ETS · Suaia eta Ama Rebel · Bad Sound System · Onki Xin · Koban · Nogen · Xabi Bandini · Nerabe · Dj Reimy
24. edizioa Zetak · Herdoil · Anestesia · Koban · Little Martin Selektah & Juantxo Arakama & Nikotina
25. edizioa ( 2022) Skakeitan · Rodeo · Irkaia · Afu · Galtzagorriak · Dupla · Ibil Bedi · Kaotiko · Tribade · Green Valley · Bide Bakarra · Nogen · Segismundo Toxicomano · Talco Maskerade · Tremenda Jauría · Soziedad Alkoholika · Dj Plan B

Merchandising aldatu

Hatortxu rockek dirua irabazteko asmoz bere webgunean zenbait produktu saltzen ditu. Hala nola, diseinu ezberdineko kamisetak, sudaderak, haurrentzako arropa bereziak eta gehigarriak eskaintzen dira. Gehigarrien artean katiluak, txanoak, oihalezko poltsak etab. aurki daitezke.[10]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Berria. «Elkartasun doinuak entzungo dira Hatortxu Rock jaialdian gaur eta bihar» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  2. Hatortxu Rock: Auzolana da gure altxorra. (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  3. HTX20 Elkarrekin edozer dugu posible. (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  4. “Elkarrekin edozer dugu posible”, HTX20a eta auzolanaren inguruko dokumentala | Hatortxu Rock. (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-25). «Hatortxu Rock bertan behera, covid-19ak sortutako «ziurgabetasun egoera» dela-eta» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  6. «Zetak, Alex Sardui eta Sara Zozaya, 'Hatortxu Rock' jaialdian» EITB 2020-11-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  7. «Jaialdi erraldoia, behar erraldoiei erantzuteko -» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  8. «“Aurreikuspen onak ditugu eta 6.718 boluntario lortzeko moduan egonen gara” - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  9. a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-25). «Hatortxu Rock bertan behera, covid-19ak sortutako «ziurgabetasun egoera» dela-eta» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  10. «Serigrafia.eus» serigrafia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).

Kanpo estekak aldatu