Hashtaga (traol gisa ere ezagutzen dena) gako-hitz klikagarria da. Teknikoki, kateatutako hitz batek edo gehiagok osatutako karaktere-katea da, aurretik traol karakterea (#) izanik. Beraz, metadatuen etiketa da, aurretik karaktere berezia duena, sistemak eta erabiltzaileak azkar identifika dezaten. Zenbait web-zerbitzutan erabiltzen da, hala nola, Twitter, Telegram, FriendFeed, Facebook, Mastodon, Instagram, Weibo edo IRC protokoloetan oinarritutako mezularitzan hitz egiten den gai bat adierazteko.

Hashtag adibide bat

Hashtag-ak erabiltzea Chris Messina AEBetako blogari, produktuen aholkulari eta hizlariak proposatu zuen lehen aldiz 2007ko txio batean.[1][2] Messinak ez zuen erabilera patentatzeko saiakerarik egin, "Internetetik sortu zirela eta ez zirela inoren jabetza" sentitu baitzuen.[3][4] Twitter-ek, ustez, Wall Street Journal-i esan zion "gauza hauek nerd-entzat dira", eta haien erabilera "ez litzateke zabalduko".[5] Hamarkadaren amaieran, ordea, hashtag-ak plataformaren kulturan errotuta zeuden, eta laster sortu ziren Instagram, Facebook eta YouTuben.[6][7] 2014ko ekainean, hashtag-a Oxfordeko Hiztegi Ingelesari gehitu zitzaion, honela: "Hitz edo esaldi bat, # ikurra aurrean duena, sare sozialen webguneetan eta aplikazioetan erabilia, gai bereko mezu guztiak bila ditzan".[8][9]

Jatorria eta onarpena aldatu

Traol ikurra, #, denbora luzez erabili da informazioaren teknologian, testuaren zati espezifikoak nabarmentzeko. 1970ean, sinbolo edo zenbaki baten ondoan jarri zenean, PDP-11[10] muntatzeko lengoaian berehalako norabidea adierazteko erabili zen zenbaki-ikurra, eta 1978an, Brian Kernighanek eta Dennis Ritchiek '#' erabili zuten C programazio-lengoaian, C preprozesadoreak lehenik prozesatu behar zituen gako-hitz bereziak adierazteko.[11] Libera ikurra (£) 1988ko IRC (Internet Relay Chat) sareen barruan erabili zen taldeak eta gaiak etiketatzeko.[12] IRCren sare oso batean eskuragarri dauden kanalak edo gaiak aurrez ezarrita daude hash sinboloarekin # (ordez, lokaletik zerbitzarirakoak ampersand & erabiltzen dute).

IRCko libera zeinuaren erabilerak[13] Chris Messina Twitter-en antzeko sistema bat proposatzera inspiratu zuen, mikroblogintza sarean gai interesgarriak etiketatzeko.[14] Lehen hashtag-a argitaratu zuen Twitter-en:

How do you feel about using # (pound) for groups. As in #barcamp [msg]? — Chris Messina, ("factoryjoe"), 2007ko abuztuaren 23a[15]

Messinaren arabera, hashtag-a erabiltzea iradoki zuen, bilaketa-protokoloen ezagutza espezializaturik gabeko azken erabiltzaileei eduki espezifiko garrantzitsua aurkitzeko erraztasunak emateko. Beraz, traola "Twitter erabiltzaileek sortu zuten organikoki, mezuak kategorizatzeko modu gisa”.[16]

"Hash tag" terminoaren lehen erabilera Stowe Boyd-en blog batean argitaratu zen, "Hash Tags = Twitter Groupings",[17] 2007ko abuztuaren 26an, Ben Zimmer hiztegigileak, American Dialect Society-ko Hitz Berrien Batzordeko buruak, dioenez.

Messinaren hashtaga erabiltzeko iradokizuna ez zuen berehala onartu Twitterek, baina honek herritarren onarpena irabazi zuen zuen 2007ko Kaliforniako hegoaldean San Diegoko baso-suteekin lotutako txioetan traolak erabili zirenean.[18][19] Hashtag-ak nazioarteko onarpena lortu zuen 2009-2010eko Irango hauteskunde-protestetan. Twitter-eko erabiltzaileek hashtag-ak erabili zituzten ekitaldietan, bai ingelesez bai persieraz.[20]

Orduz geroztik, traolek zeregin kritikoa izan dute #jesuischarlie, #BLM,[21] eta #MeToo[22][23] bezalako azkenaldiko gizarte-mugimenduetan.

2009ko uztailaren 2tik aurrera, Twitter traol guztiak hitzaren bilaketaren emaitzekin estekatzen hasi zen. 2010ean, Twitter-ek "Trending Topics" sartu zuen Twitter-en orri nagusian, berehala zabaltzen diren hashtagak erakusten zituela. “Trending Topics”, —joerak—[24], hain garrantzitsua bihurtu da, enpresak ahalegin handiak egiten dituela zerrendako spam saiakerak saihesteko.[25] 2010eko Munduko Kopan, Twitter-ek esplizituki bultzatu zuen hashtag-en erabilera, aldi baterako "hashflag" hedapenarekin, zeinak hiru letrako herrialde-kodeen hashtag-ak ordezkatu baitzituen beren bandera nazionalekin.[26]

YouTube eta Gawker Media bezalako beste plataformek traolak ofizialki babesten jarraitu zuten.[27]

Formatua aldatu

Hashtag batek traol ikurrarekin, # ikurrarekin, hasi behar du, ondoren, beste karaktere batzuk, eta, azkenik, tarte bat edo mezuaren amaiera izango du. Plataforma batzuek #-ren aurretik tarte bat izatea eska dezakete. Hashtagak onartzen dituzten plataforma gehienek edo guztiek letrak (diakritikorik gabeak), zenbakiak eta gidoi baxuak “_” sartzeko aukera ematen dute.[28] Karaktere batzuk, & adibidez, ez daude onartuta beste bilaketa funtzio batzuk eduki ditzaketelako.[29] Hashtag-ek ez dute letra larri eta xeheen arteko bereizketarik egiten ("#hashtag"-en bilaketa bat etorriko da "#HashTag"-ekin ere), baina maiuskulak erabiltzeak irakurgarritasuna areagotu eta irisgarritasuna hobetzen ditu.

Erregulazioa aldatu

Komunitate batzuek publikazio bakar batean onartutako traol kopurua mugatu dezakete, ofizialki edo ez.[30]

Hashtagak behar ez bezala erabiltzeak kontua suspenditzea eragin dezake. Twitterrek ohartarazten du erlazionatu gabeko txioei hashtag-ak gehitzeak, edo hashtag hori elkarrizketa batean gehitu gabe behin eta berriz erabiltzeak, kontua bilaketa-emaitzetatik iragaz dezakeela, edo kontua bertan behera utz dezakeela.[31]

Banakako plataformek traol batzuk desaktiba ditzakete, erabilgarriak izateko generikoegiak direlako (adibidez, Instagrameko #photography) edo legez kanpoko jarduerak errazteko erabiltzen direlako.[32]

Funtzioa aldatu

Traolak bereziki erabilgarriak dira antolaketa ontologiko formalik ez duten foro ez-moderatuetan. Hashtagek antzeko interesa duten edukiak bilatzen laguntzen diete erabiltzaileei eta ez ditu inolako erabiltzaile edo erabiltzaile-taldek erregistratu edo kontrolatzen. Ez dute definizio finkaturik, horrek esan nahi du hashtag bakarra hainbat helburutarako erabil daitekeela, eta hashtag baten esanahi onartua denborarekin alda daitekeela.

 
Bi pertsona hashtag eskuko keinua erakusten

Gertaera jakin bat eztabaidatzeko hashtag-ek idazketa zehatza erabiltzeko joera dute, antzeko gaiei buruzko elkarrizketa orokorrekin harrapatuta gera ez daitezen, adibidez, pastel-jaialdia, #pasteljaialdia erabiliz, #pastel hutsaren ordez. Hala ere, horrek zaildu egin dezake gaiak "Trending Topic" bihurtzea, TT bihurtzea[33], jendeak maiz ortografia edo hitz desberdinak erabiltzen baititu gai berari buruz hitz egiteko. Gaiak “Trending Topic” bihurtzeko, hashtag-ak gai zehatz horri buruz hitz egiten duela dioen adostasuna egon behar da, isila edo deklaratua.

Traolak modu informalean erabil daitezke mezu baten testuingurua adierazteko, mezua bilatzeko, partekatzeko edo beste arrazoi batzuetarako kategorizatzeko asmorik gabe.

Hashtagaren beste funtzio bat sentimenduak eta emozio pertsonalak adieraztea izan daiteke. Adibidez, "Astelehena da! #zirrara #sarkasmoa", adjektiboek zuzenean adierazten dituzte igorlearen emozioak.[34]

Hashtag hitzaren ahozko erabilera batzuetan elkarrizketa informaletan erabiltzen da.[35] Erabilera umorezkoa izan daiteke, "hashtag nahastuta nago!"[34] 2012ko abuztuan, eskuko keinu baten erabilera dokumentatu zen, non bi eskuetako indizea eta erdiko hatzak hedatu eta perpendikularki jartzen ziren traola osatzeko.[36][37]

Sentimenduen azterketa aldatu

Traolak erabiliz autore batek adierazpen bati esleitzen dizkion sentimenduak ere erakusten ditu. Esaterako, traolak tresna baliagarriak dira esaldi bat sarkastikoa den ala ez asmatzeko — adimen artifizialeko arazo zail bat.

Kausa sozialak aldatu

Urteetan zehar, traolek izaera soziala hartu dute, eta hainbat kausaren berri emateko bide bihurtu dira, hala nola Me Too mugimendua eta Black Lives Matter. Lehena, Alyssa Milano aktorearen txioarekin hasi zen,[13] non emakumeek jasandako sexu-abusuak salatzen zituen. Bigarrena, 2014. urtean hasi zen, Michael Brown eta Eric Garner[14] hil ondoren. Hala ere, 2020ko udan berriro zabaldu zen erabilera, George Floydek zoritxarrez jasandako polizia-biolentziaren ondorioz.

Erreferentziak aldatu

  1. «How do you feel about family presence?» Nursing 38 (7): 25. 2008-07  doi:10.1097/01.nurse.0000325330.38834.75. ISSN 0360-4039. (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  2. «CBS News/New York Times Monthly Poll, June 2010» ICPSR Data Holdings 2011-10-04 (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  3. Seybold, Patricia. (2010-02). Why Quora Is Useful (and Addictive). (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  4. «#Inventor» hashtag (Bloomsbury Academic) 2019 (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  5. Panko, Ben. (2016-08-08). «Mutation that made it easier to ride horses evolved more than 1000 years ago» Science  doi:10.1126/science.aag0736. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  6. Diggle, Joseph Robert, (12 May 1849–16 June 1917). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  7. Evensen, Bruce J.. (1998-04). «“Expecting a Blessing of Unusual Magnitude”» Journalism History 24 (1): 26–36.  doi:10.1080/00947679.1998.12062487. ISSN 0094-7679. (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  8. Blevins, Jeffrey. (2014). «Pound Sign» ELH 81 (4): 1327–1361.  doi:10.1353/elh.2014.0045. ISSN 1080-6547. (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  9. Deconinck, Julie; Boers, Frank; Eyckmans, June. (2014-11-03). «Looking for form-meaning motivation in new L2 words» English Text Construction 7 (2): 249–280.  doi:10.1075/etc.7.2.04dec. ISSN 1874-8767. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  10. «VI. 41st COSPAR Scientific Assembly, Istanbul, Turkey, 30 July–7 August 2016» Space Research Today 191: 21–25. 2014-12  doi:10.1016/j.srt.2014.11.010. ISSN 1752-9298. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  11. Kernighan, Brian W.. (1978). The C programming language. Prentice-Hall ISBN 0-13-110163-3. PMC 3608698. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  12. Eggert, L.. (2011-05). Moving the Undeployed TCP Extensions RFC 1072, RFC 1106, RFC 1110, RFC 1145, RFC 1146, RFC 1379, RFC 1644, and RFC 1693 to Historic Status. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  13. a b Godinho de Matos, Miguel; Ferreira, Pedro; Krackhardt, David. (2014-04-04). «Peer Influence in the Diffusion of iPhone 3G over a Large Social Network» MIS Quarterly 38 (4): 1103–1133.  doi:10.25300/misq/2014/38.4.08. ISSN 0276-7783. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  14. a b «CBS News/New York Times National Poll, June #3, 2011» ICPSR Data Holdings 2012-06-14 (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  15. «How do you feel about family presence?» Nursing 38 (7): 25. 2008-07  doi:10.1097/01.nurse.0000325330.38834.75. ISSN 0360-4039. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  16. (Ingelesez) Scott, Kate. (2015-05). «The pragmatics of hashtags: Inference and conversational style on Twitter» Journal of Pragmatics 81: 8–20.  doi:10.1016/j.pragma.2015.03.015. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  17. Supplemental Information 3: Twitter Vigilance Interface of "Codified Hash-tag Allerta" channel (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  18. Mashable. SAGE Publications, Inc. 2014 (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  19. Nadi, Ali; Edrisi, Ali. (2017-09). «Adaptive multi-agent relief assessment and emergency response» International Journal of Disaster Risk Reduction 24: 12–23.  doi:10.1016/j.ijdrr.2017.05.010. ISSN 2212-4209. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  20. Eyre, Anne; Dix, Pam. (2015-03-01). «Decade of Disaster – How It All Began» Collective Conviction (Liverpool University Press): 5–18. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  21. Tsuria, Ruth. (2020-06-23). «Get out of Church! The Case of #EmptyThePews: Twitter Hashtag between Resistance and Community» Information 11 (6): 335.  doi:10.3390/info11060335. ISSN 2078-2489. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  22. McFee, Rochelle. (2020-11-26). «On tambourines, hashtags, and rerooting / rerouting survivor voice in Caribbean feminist movement building» The Routledge Handbook of the Politics of the #MeToo Movement (Routledge): 154–171. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  23. «Computer History Museum reopens after $19 million makeover» Physics Today 2011  doi:10.1063/pt.5.024974. ISSN 1945-0699. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  24. «Euskal Joerak TT - Umap» umap.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).
  25. Dossis, Michael; Amanatidis, Dimitrios; Mylona, Ifigeneia. (2015-12-10). «Mining Twitter Data: Case Studies with Trending Hashtags» Proceedings of The 4th Virtual International Conference on Advanced Research in Scientific Areas (Publishing Society)  doi:10.18638/arsa.2015.4.1.751. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  26. «Frank Kermode, 29 November 1919 - 17 August 2010 An appreciation by Colin MacCabe» Critical Quarterly 52 (3): 1–5. 2010-10  doi:10.1111/j.1467-8705.2010.01961.x. ISSN 0011-1562. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  27. Evensen, Bruce J.. (1998-04). «“Expecting a Blessing of Unusual Magnitude”» Journalism History 24 (1): 26–36.  doi:10.1080/00947679.1998.12062487. ISSN 0094-7679. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  28. Stathopoulou, Anastasia; Borel, Laurence; Christodoulides, George; West, Douglas. (2017-03-09). «Consumer Branded #Hashtag Engagement: Can Creativity in TV Advertising Influence Hashtag Engagement?» Psychology & Marketing 34 (4): 448–462.  doi:10.1002/mar.20999. ISSN 0742-6046. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  29. Howick, Susan; Ackermann, Fran; Eden, Colin; Williams, Terence. (2017). «Delay and Disruption in Complex Projects» Encyclopedia of Complexity and Systems Science (Springer Berlin Heidelberg): 1–25. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  30. Trestman, Marlene. (2016-04). Margolin, Bessie (24 February 1909–19 June 1996). Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  31. Iskandar, Afif Akbar. (2017). Topic extraction method using RED-NMF algorithm for detecting outbreak of some disease on Twitter. Author(s)  doi:10.1063/1.4978979. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  32. Ryan-Bryant, Jennifer D.. (2016-04). Coleman, Wanda (13 November 1946–22 November 2013). Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  33. «Euskal Joerak TT - Umap» umap.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).
  34. a b Stilo, Giovanni; Velardi, Paola. (2017-04). «Hashtag Sense Clustering Based on Temporal Similarity» Computational Linguistics 43 (1): 181–200.  doi:10.1162/coli_a_00277. ISSN 0891-2017. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  35. Umberto, F. (2017-03-03). «N» CRC World Dictionary of Palms (CRC Press): 253–271. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  36. Taulli, Tom. (2012). «Selling Your Company» How to Create the Next Facebook (Apress): 153–161. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  37. Williams, Prof. David Raymond, (20 March 1941–21 March 2013), Emeritus Professor of Chemistry, Cardiff University, since 2006. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).

Kanpo estekak aldatu