Hartz mamua edo Ursus americanus kermodei (ingelesez, Kermode bear) Columbia Britainiarreko hartz beltzaren (Ursus americanus altifrontalis) azpiespezie edo aldaera bat da[1]. Animalia horiek daukaten gen errezesibo bat dela eta, zuriak dira. Denera, hartz mota horren % 10 inguru dira zuriak edo krema argi kolorekoak, bereziki Princess Royal eta Gribbel uharteetan[2]. Besteak beltzak dira.

Hartz mamu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaUrsidae
GeneroaUrsus
EspezieaUrsus americanus
Azpiespeziea Ursus americanus kermodei
Hornaday, 1905

Hartz mamua bertako kulturan eta ikur gisa aldatu

Hartz berezi horiek eragin handia izan dute bertako herri amerindiarren kulturan eta sinismenetan[3]. 2006ko otsailean Columbia Britaniarreko gobernadoreak hartz mamua edo Kermode hartza probintzia hartako animalia ofizial izendatzeko asmoa adierazi zuen.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu