Harold and Maude (euskaraz Harold eta Maud) 1971ko Hal Ashby estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako umore beltz eta amodiozko drama film bat da. Ruth Gordon eta Bud Cort aktoreek antzeztu zuten. Soinu bandaren musika Cat Stevens musikariak konposatu zuen.

Harold and Maude
Cat Stevensen filma
Egilea(k)Cat Stevens
Argitaratze-data1971
IzenburuaHarold and Maude
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, Buddy filma, komedia dramatikoa, film dramatikoa, social comedy film (en) Itzuli eta satirical film or television program (en) Itzuli
Iraupena91 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)San Frantzisko eta Mori Point (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Hal Ashby
Gidoigilea(k)Colin Higgins
Antzezlea(k)
Bud Cort
Ruth Gordon
Cyril Cusack
Eric Christmas
G. Wood
Tom Skerritt
Ellen Geer (en) Itzuli






[[Kategoria:Ellen Geer (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaColin Higgins
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
Bestelako lanak
MusikagileaCat Stevens
Argazki-zuzendariaJohn A. Alonzo
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSan Frantzisko
Argumentu nagusiasuizidioa, zahartzaroa, Alienazioa, outsider (en) Itzuli, society of the United States (en) Itzuli, Goi-klasea, suicidal ideation (en) Itzuli, age disparity in sexual relationships (en) Itzuli, joie de vivre (en) Itzuli eta intergenerationality (en) Itzuli

IMDB: tt0067185 Filmaffinity: 742432 Allocine: 59143 Rottentomatoes: m/harold_and_maude Allmovie: v21605 TCM: 4627 TV.com: movies/harold-and-maude Netlix: 60000591Edit the value on Wikidata

Denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu da.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harold Chasen (Bud Cort) heriotzarekin obsesionatua bizi eta familia onekoa den 18 urteko mutil bat da, gezurretazko suizidioak prestatu, hiletetara joan eta hileta-autoak gidatzen ditu, dena berarengandik urrutiratua dagoen eta jendartean itxurakerietan ibiltzea gustatzen zaion bere amaren nahigaberako (Vivian Pickles). Horregatik, amak Haroldi psikoanalista (George Wood) batengana bidaliko du, baina psikoanalista kasuarekin zeharo harrituta geldituko da, ez baita Haroldek bere benetazko sentimenduez mintzarazteko gai izango.

Egun batez, Harold joan ohi den hiletako batean Maude (Ruth Gordon) 79 urteko emakume adindua ezagutuko du, Haroldek bezala hiletara joateko zaletasuna duena. Piskanaka bien arteko adiskidetasun sendo bat sortuko da, gerora maitasun harremana bilakatuz. Maudek Haroldi bizitza topera bizitu eta denoi eman zaigun oparirik ederrena dela irakatsiko dio.

Aktoreak aldatu

  • Ruth Gordon: Dame Marjorie “Maude” Chardi, 79 urteko izaera askeko andrea
  • Bud Cort: Harold Chasen, heriotzarekin obsesionatua dagoen 18 urteko gaztea
  • Vivian Pickles: Chasen andrea, Harolden ama
  • Cyril Cusack: Glaucus, eskultorea
  • Charles Tyner: Victor Ball jenerala, Harolden osaba, gerran besomotz gelditutako militar ohia
  • Eric Christmas: Apaiza
  • George Wood: Harolden psikiatra
  • Judy Engles: Candy Gulf, Harolden lehen zita itsua
  • Shari Summers: Edith Phern, Harolden bigarren zita itsua
  • Ellen Geer: Sunshine Doré, aktorea eta Harolden hirugarren zita itsua.
  • Tom Skerritt: Motordun polizia

Hal Ashby zuzendariak filmean kameo bat egin zuen, jolas-parkean tren bati begiratuz igarotzen den gizon bat bezala.

Kanpo estekak aldatu