Harbour Centre etxe orratz bat da, Vancouver (Kanada) hiriko finantza barrutian kokatua, Columbia Britainiarreko hiri populatuenean. Eraikinaren goikaldean kokatutako Vancouver Lookoutetik eskaintzen dituen ikuspegi panoramikoak Harbour Centre hiriko erakargarritasun turistiko garrantzitsuenetako bat bihurtzen du.

Harbour Centre
Kokapena
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Columbia Britainiarra
Koordenatuak49°17′05″N 123°06′43″W / 49.2846°N 123.112°W / 49.2846; -123.112
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1977
Inaugurazioa1977ko abuztuaren 13a
Arkitektura
EstiloaArkitektura brutalista
Dimentsioak169 (altuera) m
Solairuak28
7
Kontaktua
Helbidea555 West Hastings Street, Vancouver, BC V6B 4N6

WMZH Architects Harbour Centre diseinatu zuen estudioa izan zen; eraikuntza 1974tik 1977ra arte iraun zuen, Vancouver-eko eraikinik garaiena bihurtu zen 177 metroko altuerarekin, 2008an, Living Shangri-La-k gainditu arte. Estrukturako gorputz arkitektonikoak 28 solairu eta 146 metro ditu. Hoiei Lookout (168 m-ra helduz) eta telekomunikazioen antena (177 m-ra helduz) gehitu behar dira.

Harbour Centre-k bere turismo ospea zor dio Lookout-i, eraikina koroatzen duena 360º-ko panoramika bat eskainiz, Neil Armstrong-ek inauguratua, 1977ko abuztuaren 13an. Era berean, Simon Fraser Unibertsitateko campus bat ere badago 1997tik.

Kanpo estekak aldatu