Harappa, Pakistan ipar-ekialdeko probintzia den Punjabeko aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat da.

Harappa
ہڑپہ‎
Indo haraneko kultura
Kokapena
Estatu burujabe Pakistan
Province of Pakistan Punjab
Division of PakistanSahiwal Division
District of PakistanSahiwal District
Koordenatuak30°38′00″N 72°52′00″E / 30.6333°N 72.8667°E / 30.6333; 72.8667
Map
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iv)
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Ravi ibaiaren ezkerraldeko ibarretik 8 kilometro hegoaldera kokatua dago (duela 3.000 urte, agian, ibaia hiritik metro gutxira igaroko zen arren), Sahiwaletik 35 kilometro hego-mendebaldera, Lahoretik 185 kilometro hego-mendebaldera eta Karachitik (Arabiako itsasoaren kostaldean) 1000 kilometro ipar-ekialdera.

Egungo Harappa hiri txikia, antzinako hiri gotortuaren hondakinetatik 7 kilometro hego-ekialdera eraikia dago.

Antzinako hiria aldatu

XIX. mendearen erdialdean, hondakinak espoliatuak izan ziren, antzinako hiriaren hondakin ikusgarriak desagertuz. 1872 eta 1873 bitartean, gotorlekua, Alexander Cunninghamen arkeologo taldeak industu zuen.

1920an, Rai Bahadur Daya Ram Shaniren taldeak, indusketa sakonago bat hasi zuen. Bere lanak eta bere garaikideenak, Harappan zein oso antzinako Mohenjo-Daro hirian, (hau ere Pakistanen), munduari, ahaztutako zibilizazio hau ezagutzea ahalbidetu zioten.

1930 eta 1940ko hamarkadetan, beste arkeologo batzuek jarraitu zuten indusketa, 1946an, sir Mortimer Wheelerrek, hiriko harresiaren hondakinak aurkitu zituen arte.

Arkeologoek, Harappako antzinako hiria, Indo ibaiaren iparraldeko gunea domeinatzen zuen hiri finkapen bat zela uste dute.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu